Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Busturialdea eta Uribe Kosta

Google Map

Busturialdea eta Uribe Kosta

BI-635 errepidetik autoan Gernika-Lumoraino joango gara. Bizkaibusek eta Euskotrenek Bilbo eta Bizkaiko hainbat leku herriarekin batzeko egunero maiztasun handiko lineak dituzte. Juntetxearen ondoan gure lehen geltokia dago: Euskal Herria Museoa; atzeko aldean lorategia eta aparkalekua ditu. Euskal Herria Museoa erakustoki ezin hobea da, historia, usadioak, erlijiozaletasuna, mitoak, artea, kirola, gastronomia eta gure hizkuntza zaharra ezagutzeko.

Gernikatik Bermeora helduko gara, berriz ere BI 635 errepidean. Garraio publikoan, ohiko zerbitzuak daude, sarri eta erosoak trenez (Euskotren) zein autobusez (Bizkaibus). Bermeoko tren-geltokia eta autobus-geltokia erdigunean daude, Lamera parkean, portuan bertan.

Portu zaharretik herriari begiratuz gero, erdi-erdian ikusiko dugu Ertzilla dorrea, barruan Arrantzaleen Museoa du, arrantzaleen eta haien unibertsoaren berri emango diguna. Orain gutxi dorrea zaharberritu eta barrualdea birmoldatu dute (2014). Ezinbestekoa da museoa bisitatzea. Museoaren kanpoaldetik, berriz, portuari begira bista ederrak izango ditugu.

Pintxoren bat eta zerbait har dezakegu, eta ostean, herriko jatetxe bikainen batean bazkaldu.

Arratsaldean, BI 3101 errepidea hartu eta Bakiorantz joango gara. Bidean Gaztelugatxeren paisaia xarmagarria izango dugu, haitz gainean Doniene edo San Juan baseliza duela. Bakion Txakolingunea zentrura joango gara, duela gutxi zabaldu dute. Han txakolinaren historia eta berezkoa ezaugarriak dituen txakolina zelakoa den jakingo dugu. Gainera, 360◦-ko proiekzioa ikus dezakegu; halako bakarra da, gainera, proiekzioa. Herriko historiaren eta kulturaren berri emango digu.

Irudiak

EUSKAL HERRIA  MUSEOA 1

Anterior

  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 2
  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 3
  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 4
  • ARRANTZALEEN MUSEOA 1
  • ARRANTZALEEN MUSEOA 2
  • ARRANTZALEEN MUSEOA 3
  • ARRANTZALEEN MUSEOA 4
  • GAZTELUGATXE
  • TXAKOLINGUNEA 1
  • TXAKOLINGUNEA 2
  • TXAKOLINGUNEA 3
  • TXAKOLINGUNEA 4

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa