Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Urdaibai 1

Google Map

Urdaibai 1

Ibilbideari BI 635 errepidean ekingo diogu, eta autoan joango gara Gernika-Lumora. Bizkaibusek eta Euskotrenek maiztasun handiko ohiko zerbitzuak dituzte Bilborekin. Juntetxearen ondoan gure lehen geltokia dago: Euskal Herria Museoa, atzeko aldean lorategia eta aparkalekua ditu.

Euskal Herria Museoa erakustoki ezin hobea da, historia, usadioak, erlijiozaletasuna, mitoak, artea, kirola, gastronomia eta gure hizkuntza zaharra ezagutzeko. Ondare aberatsa dauka museoak: artista entzutetsuen artelanak (Sert, arruetarrak, Guinea, Barroeta, Guiard), maketak, gaur-gaurko museografia, eta parte hartzeko multimedia eta ikus-entzunekoak. Inguruan, gainera, giro lasaia aurkituko dugu, hango parkeari esker, Euskal Herriko ekosistemak parkean sortu dituzte, eta aukera paregabea da paseatzeko zein atsedena hartzeko.

Horren ostean, Bakearen Museora joango gara. Foru plazan dago eta erraz joan daiteke oinez. Denborarekin museoa handitu egin da, orain erakargarria eta dinamikoa da. Museoaren abiapuntua bonbardaketa da eta hari buruzko informazioa, gero bidea egin eta bakearen gaineko ideian sakontzen du. Sentitu eta bizitzeko museoa da.

Ondo merezitako bazkaria egingo dugu herriko jatetxe bikainen batean, bertako gastronomia zabalera gerturatzeko modu bat da. Apartekoa da-eta herriko gastronomia; jatorri-deitura bi ditu, gainera, indabak eta piperrak.

Bazkalondoan, hondartzarako bidea hartuko dugu, eta biribilgunean, BI 2238 errepidea. Kortezubiko erdialdea baino lehen (Gernikatik 2,2 km ingurura), BI 4244 errepidea hartu eta eskuinaldean irteera estua ikusiko dugu, seinale batekin: Santimamiñeko kobazuloak. Aparkalekuraino joango gara. Ehiza-leku naturala dugu kobazuloaren ingurua, haranaren irteeran. Arkeologian egindako azken ikerketen berri ere izateko aukera dugu bertan. Kobazuloak 3Dko kopia birtual sofistikatua dauka, aukera ematen digu osorik ikusteko: kobazuloa zelan sortu zen, haren morfologia, eta, jakina, historiaurreko artea miretsi.

 

Irudiak

JUNTETXEA

Anterior

  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 1
  • BAKEAREN MUSEOA 1
  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 2
  • EUSKAL HERRIA MUSEOA 3
  • BAKEAREN MUSEOA 2
  • BAKEAREN MUSEOA 3
  • BAKEAREN MUSEOA 4
  • SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOAK 1
  • SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOAK 2
  • SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOAK 3

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa