Uribe Kosta

Google Map

Uribe Kosta

Txangoa BI 2101 errepidean hasiko dugu, harik eta Bakiora heldu arte. Txakolinak eta surfak herria ezaguna egin dute; hala, oraintsu zabaldutako Txakolingunea zentrura joango gara. Han txakolinaren historia eta berezkoa ezaugarriak dituen txakolina zelakoa den jakingo dugu. Gainera, 360◦-ko proiekzioa ikus daiteke; halako bakarra da, gainera, proiekzioa. Herriko historiaren eta kulturaren berri emango digu.

Bakiotik irteteko BI 3153 errepidea hartuko dugu, eta gero BI 3151 errepidea, Plentziaraino. Bidean kostaldeaz gozatuko dugu, eta Lemoizko zentralaren hondarrak ikusi, baita Armintza herri ikusgarria ere.

Gorliz igaro eta gero, Plentziara iritsiko gara. Bertan dugu Butroeko Plazentia museoa, alde zaharrean. Bizkaian ondoen gorde direnen artean dago. Museoak solairu bi ditu, Plentziako eta eskualdeko historiaren hainbat piezarekin: itsasontzi-maketak, jainkoari egindako opariak, barkuen margolanak, eta hiribilduko itsasgizon entzutetsuen erreferentzia bibliografikoak. Plentzia, gainera, jateko leku ederra da, edozein jatetxetan kostaldeko produktuekin egindako etxeko janaria eskaintzen dute.

Plentzian BI 2122 errepidea hartu eta Berangora joango gara, Burdin Hesiaren Interpretazio Zentroa dago bertan, Berangoeta erakusketa-aretoan, hain zuzen. Bisitarioi informazioa eskaintzen digu dokumentazio-erakusketa handi batekin: mapak, garai hartako egunkariak, kartelak, banderak, maketak eta argazkiak. Paneletako azalpenak eta erakutsitako objektuak Sancho de Beurko elkarteari esker lortu dira. Elkartearen lana hauxe da: 36ko gerra Euskadin ikertzea. Zentroan erakusgai dagoen bilduma gaiari lotutako garrantzitsuenetarikoa da.

Irudiak

TXAKOLINGUNEA 1

Anterior

  • TXAKOLINGUNEA 2
  • TXAKOLINGUNEA 3
  • MUSEO PLASENTIA DE BUTRÓN 1
  • MUSEO PLASENTIA DE BUTRÓN 2
  • BURSIN HESIAREN INTERPRETAZIO ZEN TROA 1

Siguiente

 
  • Ibilbideko museoak
1
Txakolingunea
Butroiko Plazentia Museoa
Burdin Hesiaren Interpretazio Zentroa

Aldundiaren Logoa