Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Arratia

Google Map

Arratia

AP-68an aurrera edo BI-2522a erabilita, Orozko udalerrira iritsi gara. Bertan daukagu Orozkoko Museoa, bailararen lehenaldia berreraikitzen duen gunea, eta bere helburua Gorbeiako parke naturalaren ingurumen-ondarea balioetsi, kontserbatu eta zaintzen laguntzeko bertako tradizioak eta berezitasunak ezagutaraztea da.

Orozkotik, BI-3513 errepidean aurrera eginez eta Bikotxgane mendatean zehar, Artea udalerrira iritsi gara, Arratia bailararen erdigunean. Hantxe kokatuta dago Euskal Baserriaren Museoa. Eraikina harri eta zurez eraikitako XVII. mendeko euskal nekazaritza-etxearen erreprodukzio leiala da, eta gure arbasoen historia berregiteko aukera eskaintzen duen museo etnografikoa du bere baitan, 1.000 pieza baina gehiagorekin, benetakoak eta sailkatutakoak guztiak ere.

Arratsaldean, N-240 errepidean aurrera bailarari jarraituz, hurbileko Areatza udalerrira joan gara. Bertan dago Parketxea, Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Hiru solairuko eraikina da, eta solairu bakoitza gurutzeraino garamatzan igoerako altuera-tarte batekin lotuta dago: Beheko solairuan ibaiak eta ur-bazterrak, uraren indarra, izakiak, segako larreak...; lehenengo solairuan basoaren nagusitasuna eta bertako biztanleak, baso-ustiatzeak, formazio geologikoak… eta bigarren solairuan haitzak eta euren forma xelebreak, leizeak eta gurutzeraino bultzaka garamatzan mendiko zelaia.

 

Irudiak

OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA 1

Anterior

  • OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA 2
  • OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA 3
  • OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA 4
  • EUSKAL BASERRIAREN MUSEOA 1
  • EUSKAL BASERRIAREN MUSEOA 2
  • EUSKAL BASERRIAREN MUSEOA 3
  • EUSKAL BASERRIAREN MUSEOA 4
  • PARKETXEA, GORBEIAKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROA  1
  • PARKETXEA, GORBEIAKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROA  2
  • PARKETXEA, GORBEIAKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROA  3
  • PARKETXEA, GORBEIAKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROA  4

Siguiente

 
  • Ibilbideko museoak
1
Orozkoko Museo Etnografikoa
Euskal Baserriaren Museoa
Parketxea, Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa

Aldundiaren Logoa