Arrolako Oppiduma

Arrolako Oppiduma Kantauri itsasoko ekialdean dagoen herrixka indigenarik garrantzitsuenetako bat da. Gastiburuko mendilerroaren gailurrean eraiki zuten K. a. IV. mendean, eta Kristo ondoko I. mendera arte Urdaibaiko bizitza antolatu zuen biztanle-gune nagusia izan zen.

Herrixka Arrola mendian dago, 16 hektareako hedadura du, eta gaur egun Arratzu, Nabarniz eta Mendatako udalerrien artean banatzen da. Mota honetako gotorlekuak edo kastroak oso ohikoak izan ziren Burdina Aroan, eta Bizkaia osoan egoerarik onenean dagoena Arrolakoa da.

Arrolan, hedaduraz gain, babes izugarriak hartu behar ditugu aintzat, hain zuzen, harresitutako ateak, harresiak eta babes erretenak. Ipar-mendebaldeko atea, induskatu eta zaharberrituta, pasillo moduko sarbide bat da, eta labirinto gisa garatuta dago, erasotzaileari hegal guztietatik eraso egiteko.

Horrez gain, ekialdeko atea –aztertzen une honetan– eta iparraldeko atea ditu. Arrolako Oppidumeko bizimoduaren ezagutza osatzeko, Interpretazio-Zentroa ikus daiteke, Arrolagunea (Arratzu), non herrixka aurre-erromatar indigena horren testuinguru historikoa eta kulturala erakusten den.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

ARROLAKO OPPIDUMA



 

Datu orokorrak

Helbidea:

Bisita daitekeen aztarnategia Arrola mendiaren tontorrean dago, Arratzuko udalerrian.
GPS Koordenatuak: I- 43° 18 43" / M- 2° 36 30".
Arrolako Oppidumeko Interpretazio Zentura, Arrolagunea, Arratzuko Kultur Etxean dago.
GPS Koordenatuak: I- 43° 18 34" / M- 2° 38 09".
Irteerak Nabarnizetik ateratzen den tren turistikoan egingo dira.

Telefonoa: 94 465 16 57 / 94 465 16 60
Posta elektronikoa:
santimamine@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

 

Ordutegia

Bisitak Nabarniztik aterako den tren turistikoan egingo dira uztailaren 1, 3, 6, 11, 16, 19, 22, 24, 26 (Arrola oinez) eta 30ean, eta abuztuaren 1, 6, 9, 12, 14, 16 (Arrola oinez), 17, 22, 27, 29 eta 31n 11:00 eta 17:00etan.

Bisitaren iraupena 2 ordu t´erdikoa da. Oppidumeko Interpretazio Zentroa ere ikusiko da: Arrolagunea (Arratzu).

Arrolako Oppidumera oinez egin beharreko bisitak uztailaren 26an eta abuztuaren 16an egingo dira. Oinez Arratzutik (Loiola auzoa, Udaletxeko plaza) abiatuko da goizeko 10:00etan, eta iraupena 4 ordu ingurukoa da.

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin ahalko dira.

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Gehienez 15 pertsona.

Tarifak

Orokorra: 3€
Murriztua: 2€ (langabeak, erretiratuak eta desgaituak)
Doakoa: 12 urtetik beherakoak

Aldundiaren Logoa