Simón Bolívar Museoa

Errementarikua baserriak hartzen du 1983az geroztik Simón Bolívar Museoa. Donejakueren kostaldeko Bizkaiko ibilbidearen ondoan dago.

Museoaren bildumek girotu egiten dituzte, batetik, Erdi Aroko bizkaitarren bizimodua eta, bestetik, Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa.

- Beheko solairuan: Simón Bolívarren ikonografia dago. Aldi baterako erakusketak ere hemen ipintzen dira.

- Lehen solairuan: Erdi Aroari buruzko informazioa dago (paisaia, abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egiten zuten bizimodua, Bolibarreko eta Ziortzako elizek izan zuten garrantzia, ikatza egiteko egurrari zelan ateratzen zioten probetxua, jarduera ekonomikoak –burdingintza eta errotak–, eta hiribilduak zelan sortu ziren)

- Bigarren solairuan: Simón Bolívarren biografia kronologikoa dago (Venezuela, 1783-Kolonbia, 1830). Bolívarren genealogia, Europara egin zituen bidaiak, Bilbon eta Madrilen egin zuen egonaldia, Bolívarren atal politikoak, eta Independentziaren geografia).

Simón Bolívar Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Ana Arriaga
Helbidea: Beko kale, 4. 48278. ZIORTZA-BOLIBAR
Telefonoa: 946 16 41 14
Posta elektronikoa: info@simonbolivarmuseoa.com
Web orrialdea: www.simonbolivarmuseoa.com

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 12:00-14:00
Astelehenak: itxita (jaiegunak barne)
Uztaila eta abuztua: ordutegi bera, baita arratsaldeetan ere: 17:00-19:00

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterako erakusketak
Taldeentzako bisita gidatuak, aurrez erreserbatutakoak
Liburutegia

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa