Enkarterrietako Museoa

Enkarterriko eraikinik enblematikoa ikusiko dugu, batzar-etxe gisa sortua, mende eta mendeetan gobernu politikoko gunea izandakoa, eta gaur egun, Enkarterriko kulturaren eredu, museo bilakatua.

Zaharberritzeko lan ugari egin ondoren, 1989an azkeneko aldiz eraberritu zuten, eta gaur duen itxura hartu zuen, dorrearen aurrean forma modernoak dituen atala gehituta eta Batzar-etxearen eta korrejidorearen etxearen barrualdea eraberrituta.Obrak bukatu ondoren, 1994an Enkarterrietako Museoa inauguratu zen. Bizkaiko Batzar Nagusien eraikin honek zortzi areto ditu, eta eskualde osoaren historiaren berri ematen digu, Historiaurrean hasi eta XIX. mendera arte.

Museoaren zeregin nagusia Enkarterriko historia, ondarea eta artea ezagutzera ematea da:

  • Enkarterriko kultura ikertzea.
  • Enkarterriko eta Bizkai osoko kulturari buruzko erakusketak prestatzea.
  • Azterketa historikoak eta artistikoak argitaratzea.
  • Jarduera didaktikoak egitea, ikasleei Enkarterriko kulturako hainbat atal erakusteko.
  • Kultura-izaerako bestelako jarduerak egitea: hitzaldiak, ibilbideak, erakunde eta partikularekiko elkarlana etab.

Enkarterrietako Museoa

Datu orokorrak

Zuzendari-teknikoa: Javier Barrio Marro
Zuzendari-administratiboa: Carlos Antoñanzas Cristóbal
Helbidea: Abellaneda Auzoa, zenbakirik gabe. 48869. SOPUERTA
Telefonoa: 946 50 44 88 / 946 10 48 15
Posta elektronikoa: enkarterrimuseoa@bizkaia.net

Web orrialdea: www.enkarterrimuseoa.eus / www.jjjggbizkaia.eus

Ordutegia

Neguko ordutegia (urriaren 1etik ekainaren 30era)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Udako ordutegia (uztailaren 1etik irailaren 30era)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 17:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an

 

Zerbitzu osagarriak

Kultur Zabalkunde eta Ekintzapide Zerbitzua
Aldi baterako erakusketen aretoak
Hitzaldi eta proiekzioen aretoa

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa