Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoa munduko arte moderno eta garaikideko museo nabarmenetakoa da nazioartean eta Euskadira turistak erakartzen dituen arrazoi nagusienetakoa da: urtero milioi bat inguru bisitari etortzen dira mundu osotik Museoaren arte-programazio bikaina ezagutzeko, esperientzia paregabea biziko dutela jakitun.

Arte-programazioari dagokionez, Guggenheim Sarean sartuta dauden museoen funtsei dagokien bilduma iraunkorreko aurkezpenez gain, aldi baterako erakusketen programa bat du, asmo handiko programa.

Museoa barne hartzen duen eraikin zoragarria Frank Gehry arkitekto ipar-amerikarrak diseinatu zuen. Eskultura handi bat sortu zuen, forma organikoak eta material bereziak erabiliz, hala nola kareharria, beira eta kanpoalde gehiena janzten duen titanio bereizgarria.

Guggenheim Bilbao Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Juan Ignacio Vidarte
Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 2. 48009. BILBO
Telefonoa: 944 35 90 00
Posta elektronikoa:
informacion@guggenheim-bilbao.es
Web orrialdea: www.guggenheim-bilbao.es

Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00-20:00
Astelehenak: itxita, uztailan eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta 31an 17:00etan ixten da

 

Zerbitzu osagarriak

Hezkuntza eta eskola programak (94 435 90 67)
Museoaren Lagunak (94 435 90 14)
Erreserbak eta gidatutako bisitak (94 435 90 90)
Erreserbak eta taldeen onarpena (94 435 90 23)
Informazioa: 94 435 90 80
Denda-liburudenda: museoaren ekintzekin, artea eta eguneko diseinuarekin erlazionatutako produktuak
Eskaintza gastronomikoa: Guggenheim Bilbaoaren Nerua jatetxea (Michelin izar bat), Bistro Guggenheim Bilbao eta Guggenheim Bilbao taberna
Jantzitegia

 


Tarifak

Programazioaren artistikoa eta bisitarien profila direla eta eta museoaren tarifak aldatu egiten dira.

Sarrera egun osoan zehar disfrutatu daiteke, ateratzeko eta berriro sartzeko aukera dago.

Aurretiazko sarrera salmenta: www.guggenheim-bilbao.es

Aldundiaren Logoa