Orozkoko Museo Etnografikoa

Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez.

Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak.

Orozkoko Museo Etnografikoa

Datu orokorrak

Helbidea: Legorburu Jauregia. Zubiaur Plaza, 4. 48410. OROZKO
Telefonoa: 946 33 98 23
Posta elektronikoa:
museoa.orozko@bizkaia.org
Web orrialdea:
http://www.orozkomuseoa.eus/

Ordutegia

Sasoi ertaina
Asteartetik igandera: 10:00-14:00
Ostiralak eta larunbatak: 10:00-14:00 / 17:00-19:00
Sasoi altua (uztaila, abuztua, Aste Santua eta jaiegunak):
Astelehenetik igandera: 10:00-14:00 /16:00-18:00

Zerbitzu osagarriak

Harrera eta gida
Etxeko produktu, liburu eta informaziorako materialaren salmenta
Instalazioak elbarritasunak daukiezan pertsonentzat
Gorbeiko ibilbideak
Kanpo txangoak. Kontsultatu
Aldikako erakusketa
Kultur jarduerak

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa