El Pobaleko Burdinola

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.

2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.

El Pobaleko Burdinola

Datu orokorrak

Zuzendaria: Marta Zabala
Helbidea: El Pobal auzoa. Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550. MUSKIZ
Telefonoa: 629 27 15 16
Posta elektronikoa:
info@elpobal.com
Web orrialdea:
wwwww.bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal

 

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 15era
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Urriaren 16tik apirilaren 14ra arte
Asteartetik igandera eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Itxita urtarrilaren 1 eta 6an, eta abenduaren 25ean
Erakustaldia: Larunbatero 12etan

 

Zerbitzu osagarriak

Bisita guztiak gidatuak dira
Eskola taldeentzako jarduerak:

Gida didaktikoak
Ogia edo taloa egiten
Burdin tailerra
Burdinolen ibilbidea
Zuhaitzak nagusi
Ura eta energia
Gaztelutxiki-Castillo de Muñatones

Liburutegia
Denda
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna
Aparkalekua

 

Tarifak

  • Orokorra: 3,50 € (bisita gidatua) / 5,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).
  • Murriztua: 2,25 € (bisita gidatua) / 3,25 € (bisita gidatua + erakustaldia), 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.
  • Doakoa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.
  • Eskola- eta aisialdi taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua) / 2€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua + tailer didaktikoa).
  • El Pobaleko Burdinola + Muñatones Gaztelua (baterako bisita):
    • Orokorra: 4,50 €
    • Murriztua: 3,25 €
    • Eskola-taldeak: 2 € ikasle bakoitzeko.

 

Aldundiaren Logoa