Santimamiñe koba

Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamiñeko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte.


Egun, 90 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du.

Santimamiñe koba

Datu orokorrak

Helbidea: Basondo auzoa. 48315. KORTEZUBI
Telefonoa: 94 465 16 57 / 94 465 16 60
Posta elektronikoa:
santimamine@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/santimamiñe

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 14ra, eta ostegun Santutik Paskua astelehenera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Urriaren 15tik apirilaren 14ra: 10:00-14:00
Bisiten ordutegia
Apirilaren 15etik urriaren 14ra eta ostegun Santutik Paskua astelehenera, astelehenetik igandera:
10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 16:30 eta 17:30
Urriaren 15etik apirilaren 14ra, asteartetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00
Bisitaren iraupena, gutxi gorabehera: ordu 1 eta erdi.

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak. Bisita egiteko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik

Tarifak

Orokorra: 5,50€
Murriztuta: 3,25€ (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, pertsona ezinduak, langabeak, pentsiodunak eta kide ugariko familia)
Doako sarrera: 12 urterarte, irakasle, arkeologo, gidari eta prentsa akreditatuak, Haitzuloaren eguna: osteguna, DIM: maiatzak 18, herriko jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
Eskoletako taldeak: 1€ ikasleko
Beste taldeak: 10 pertsona baino gehiago 1,5€pertsonako gehi 10€

Aldundiaren Logoa