OMAko basoa

Omako Basoa da Agustín Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako “Land art” korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.


Basoan zehar oinez goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita “pertsonalizatua” da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak.

OMAko basoa

Datu orokorrak

Helbidea: Basondo auzoa, zenbakirik gabe. 48315. KORTEZUBI
Telefonoa: 944 65 16 57
Posta elektronikoa:
santimamine@bizkaia.net
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.net/bosquedeoma

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 14ra eta Aste Santuan: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Urriaren 15etik apirilaren 14ra: 9:30-15:30

Bisita gidatuak
Uztailaren 18tik irailaren 7ra arte
(ostiralak, larunbatak eta igandeak): 12:00 eta 17:00 (euskaraz eta gazteleraz)

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak uztailaren 18tik irailaren 7ra arte (ostiralak, larunbatak eta igandeak): 12:00 eta 17:00. Euskaraz eta gazteleraz. Aurrez erreserbatu behar da.


Bisita forma libre eta autogidatuan egiteko aukera dago.

Tarifak

Orokorra: 3,50€
Murriztua: 2,25€ (langabeak, erretiratuak eta ahalmen urrikoak)
Doakoa: 6 urte baino gutxiagokoak

Aldundiaren Logoa