Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

MUNDUKO HAREAK

MUNDUKO HAREAK

Erakusketa

Hontza Museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa

2018/03/01 - 2019/08/31

Erakusketa

2018-2019 kurtsoan izango dugun erakusketa berria aurkezten dizuegu, 2017an 30. urteurrena ospatzeko izan genuen erakusketaren hurrengoa dena:

MUNDUKO HAREAK - ARENAS DEL MUNDO

Museoko funtsetatik ateratako munduko toki desberdinetako hareak ikusgai egongo dira, hondartza, mendi, desertu eta poloetatik ekarritakoak.

Hiru atal desberdin ditu erakusketak, alde batetik Euskal Herriko ereduak, bestetik Iberiar penintsula eta uharteetakoak eta azkenik, zabalena, bost kontinenteetatik bildutakoak.

Erakusketa ez zen posible izango, eta bide batez eskertzeko baliatzen dugu ohar hau, museoko lagun eta kolaboratzaileei esker, asko eta asko baitira beraien mundu osotik egindako oporretan gugan pentsatu eta motxilan hare botilatxo bat sartu dutenak.

Erakusketa honen helburua millaka edota milloika urteren buruan kostaldeko arrokek, kareharrizko edo bolkaniko mendien higadurak edota koral, oskoldunen oskol eta molusko zatiek egin duten ondorengo jalkidurak sortutako kolore eta tamainu desberdinetako partikulak erakustea da.

Egutegia

Egutegia
Uztaila 2018
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
<< Eka. Abu. >>

Aldundiaren Logoa