Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Álava sarea: emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947

Álava sarea: emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947

Erakusketa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

2018/06/29 - 2018/07/18

Erakusketa

Lau emakumek ardaztu zuten euskal presoei laguntza eta elkartasuna ematen eta Bigarren Mundu Gerran aliatuen aldeko espioitzan jardun zuen sare klandestino hori; emakume “ikusezin” haiek diktadura frankistaren aurkako erresistentzia baketsua egituratu zuten.

UPV/EHUko irakasle eta historialari Josu Chueca komisarioa duen “Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza (1936-1947)” izeneko erakusketak emakume eta gizon haien jarduna argitara ekarri du, sareak iturri izan zituen arrazoi humanitario eta politikoak azaleratu eta, batez ere, erresistentziako ekintzaile anonimo gisa eta faxismoaren aurkako borrokan izan zuten garrantziagatik, emakumeen ekina nabarmentzen du.
Bi metro luze eta metro bat zabal diren 10 panelek osatzen dute erakusketa eta, haietan, anonimatuan jardun zuten emakume eta gizon haiek erakutsitako adore eta kemenaren berri ematen da; panelen osagarri, hamar arasa ikus daitezke, gaurdaino argitaratu ez diren argazki, gauzaki, plano eta agiriz eta sareko kideek espetxealdian idatzitako egunerokoez hornitutakoak; era berean, antolakundeko emakume eta gizonen kontra bideratutako sumarioan erabili ziren jatorrizko agiriak ikus daitezke eta, azkenik, gizon-emakume haiek egindakoen testuingurua ulertzeko dokumentala emango da.

Egutegia

Egutegia
Maiatza 2019
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
<< Api. Eka. >>

Aldundiaren Logoa