Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

ARRANTZALEEN MUSEOA (BERMEO): ERAKUSKETA "ARRAINAK BERMEON: IZENA HARTU ETA IZENA EMON"

Arrainak Bermeon

Erakusketa

Arrantzaleen Museoa

2018/12/04 - 2019/06/02

Erakusketa

Gure arrantzaleek harrapatzen dabezan arrainen izenak bereziak dira. Bakoitzak bere zergatia dauko, erakusketa honetan, arrainen izendegia ezagutu ahal izango dogu, baita arrainen izen ofiziala, edo Euskal Herriko kostaldeko herri ezberdinetan erabilitako izena eta zelan ez, Bermeoko berbakeran eta egunerokotasunean daben erabilera.

Erakusketa honek, ondare inmateriala batu eta mantentzeko egina dago, Bermeoko berbak, honen erabilera berezi eta dibertigarria egunerokotasunean.

Arrainen ilustrazio ederrak dabezan bederatzi panel eta ikusentzunezko bateri esker, Arrantzaleen Museora hurbiltzen dan bisitariak “Arraina” zer dan, Europa guztian zelan deitzen jakon, Iberiar Penintsulan kostako herrietako izen nahaste-borrastea eta gainera, Bermeoko herriko arrainen izendegia ezagutu ahal izango dauz.

EKIMENAK:

Erakusketa hau dinamizatu eta osatzeko, abenduan zehar tailerrak egingo dira:

  • Abenduaren 15: Familiei zuenduta.
  • Abenduak 28: 5 eta 10 urte bitartekoentzat Gabonetako tailerren barruan.

Urtarriletik aurrera taldeentzako bisita gidatu bereziak eskainiko dira erakusketara.

Ekimen guztietan parate hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Azkenik, otsailean erakusketaren informazio guztia batzen daben katalogoa argitaratuko da.

Egutegia

Egutegia
Azaroa 2019
Al Ar Az Og Or Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
<< Urr. Abe. >>

Aldundiaren Logoa