Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2019: ibilbide kulturala

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2019: ibilbide kulturala

Bisita gidatua

Enkarterrietako Museoa

2019/05/19

Jarduera berezia

XX.mendeko ondarea: Etorkizunerako ondarea

Museoan ikusgai dagoen “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira“ erakusketa ezagutu ondoren XX.mende erdialdean eraikitako bi eraikin bisitatutko ditugu: Sollanoko (Zalla) hondakin uren araztegia eta Arangureneko (Zalla) Sortzez Garbia eliza.

Gure eskerronak Arangureneko Sortzez Garbia parrokiari eta Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoari.
Ekintza Gorka Pérez de la Peña Oleagak zuzenduko du, “Enkarterri 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” liburuaren egilea.

Ekintzaren eguna: Maiatzak 19, igandea

Doako ekintza. Aldez aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da 94 650 44 88 / 94 610 48 15 telefonoetan edota enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Ordutegia eta ibilbidea (joan etorria autobusez egingo da):
-10:00: Enkarterrietako Museoa, “Enkarterri 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” erakusketa.
-11:30: Ur-araztegira bisita (Zalla)
-13:00: Sortzez Garbia elizara bisita (Aranguren)
-14:30: Enkarterrietako Museora itzulera

Egutegia

Egutegia
Ekaina 2019
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
<< Mai. Uzt. >>

Aldundiaren Logoa