Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Blade Runner erakusketa, José Abel egile

Blade Runner erakusketa. José Abel egile
  • Blade Runner erakusketa. José Abel egile
  • Blade Runner erakusketa. José Abel egile

Erakusketa

RIALIA- Industria Museoa

2019/07/16 - 2019/11/24

Erakusketa

BLADE RUNNER ERAKUSKETA. JOSÉ ABEL EGILE

2019ko uztailaren 16tik azaroaren 24ra
José Abel artista bilbotarraren erakusketa berriak “Blade Runner” film mitikoa du izenburutzat. Rialia Industria Museoan izango da ikusgai. Azken urteotan hark eginiko 21 olio eta zenbait akuarela daude.
Artistak ohiko paisaia ederrei iskin egiten die; ez diote ezer iradokitzen. Aitzitik, eszenatoki urbanoak eta industrialak nahiago ditu haien edertasuna azaleratze aldera. Toki horiei guztiei giro dekadentea darie. Gaurko argazkiak oinarri dituelarik oso ikuskera pertsonala birsortzen du. Itsasadarra inspirazio-iturri duenez erakusketan presente dagoen elementua da.
Artista autodidakta honek etengabe dihardu elementuekin esperimentatzen. Bere artelanetan espatulak, pigmentuak, bernizeak eta sua darabiltza. Aurrenik, margolana pintzelez margotzen du; ondoren, sua gehitzen du. Hori horrela, espazioak belzten ditu atmosfera kaotikoa bezain iluna sortzen dituelarik.
Gure herrialdean erakusketa ugari du eginda. Atzerrian ere izan ditu erakusgai, hala nola Pekinen, Moskun, Taiwanen edo Shangain.

Egutegia

Egutegia
Abendua 2019
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
<< Aza. Urt. >>

Aldundiaren Logoa