“Berriro INOIZ EZ” erakusketak Gerra Zibilaren zoritxarra ekarriko digu gogora Mundakan eta matxinatuek eraildako bertako alkate Alejandro Mallona omenduko du

Nunca más Imágenes de guerra

Nunca más Imágenes de guerra

Erakusketa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

2017/09/05 - 2017/09/22

Erakusketa

1937. urtean, euskal udalerri askotan pairatu ziren soldadu frankistek eta faxistek pentsatu eta bururatutako bonbardaketak, izua herritarren artean zabaltzeko helburuz. Euskadin jazotako gertaera latz horien 80. urteurrena dela eta, Mundakako Udalak eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Berriro INOIZ EZ! Gerrako irudiak, 1936-1939” deritzon erakusketa eraman dute marinel herri horretako Tribisarrospe kultura-etxera. Erakusketa horren helburu nagusiak ditugu Oroimen Historikoaren berreskurapena bultzatzea eta gatazkaren ondorio ikaragarriak pairatu zituzten mundakarrei omenaldia egitea.“Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939”. Erakusketa 200 argazki baino gehiagok, 100 aipamenek eta hainbat gauzakiz presoen zerrendak, gutunak, isunak… hornitutako 6 arasek osatzen dute. Testigantza horietan guztietan, orduko egoeraren berri ematen da: gerrako frontea, borrokalariak, orduko agintariak, herritarrak, Kataluniara joandako iheslariak, atzeguardia… Pertsona ezagunen inguruko aipamenak ere irakur daitezke irudien alboan, hala nola José Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria eta besterenak.Arasetako bat Alejandro Mallonari eta Mundakari eskaini zaie, bertan, gerra hasi aurreko urteetako hainbat argazki, marrazki eta agiri jarrita. Mallona Mundakako alkatea izan zen eta faxistek fusilatu zuten 1937ko irailaren 4an.

Egutegia

Egutegia
Iraila 2017
Al Ar Az Og Or Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
<< Abu. Urr. >>

Aldundiaren Logoa