“Itxaropena iñoiz ez da galtzen". Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin

Gerra Zibila

Erakusketa

Enkarterrietako Museoa

2017/06/22 - 2018/04/01

Erakusketa

Ekainaren 22an Enkarterrietako Museoak erakusketa berria inauguratu zuen: “Itxaropena iñoiz ez da galtzen. Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin". Erakusketa urte beteko ikerketa lanaren emaitza da, gerra zibilaren nondik norakoak Enkarterrin lehenengo aldiz ikuspegi orokor batetik aurkeztuz.
Bizkaiko eskualde honek hasiera-hasieratik pairatu zuen gerra. Batailoiak, gudariak eta milizianoak eman zituen, bonbardaketak eta errazionamendua jasan, eta milaka errefuxiatu hartu zituen. Baina, zalantzarik gabe, garairik gogorrena ekainaren 19an Bilbo erori ondoren hasi zen, lurraldea gerrako fronte bihurtu baitzen, Bizkaiko azkenengo lurralde librea. Bi hilabeteko borroken ondoren Karrantza eta Lanestosa hartu zituzten 1937ko abuztuaren 24an.

Egutegia

Egutegia
Urtarrila 2018
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
<< Abe. Ots. >>

Aldundiaren Logoa