Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak (Txakolingunea)

NUNCA MÁS IMÁGENES DE GUERRA

Erakusketa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

2017/12/01 - 2018/02/11

Erakusketa

“Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa 2018ko otsailaren 11ra arte ikusgai Bakioko Txakolingunean

Gerra Zibila Euskadin amaitu zenetik 80 urte joan direla gogorarazteko, “Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa” antolatu dute Bakioko Txakoliguneak eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak. Erakusketaren helburu nagusia da oroimen historikoaren berreskurapena sustatzen jarraitzea.
Erakusketa Sabino Arana Fundazioak Leyre Arrieta eta Miren Barandiaran historialari gipuzkoarrei egindako eskariaren emaitza da. Erakusketa 200 argazki baino gehiagoz eta gizarte-maila guztietako herritarren lekukotzez hornitutako 22 horma-irudik osatzen dute. Pertsona ezagunen inguruko aipamenak ere irakur daitezke irudien alboan, hala nola José Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria eta besterenak.
“Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa 2018ko otsailaren 11ra arte egongo da ikusgai Bakion, asteartetik igandera, goizeko 10etatik eguerdiko 2etara.

Egutegia

Egutegia
Urtarrila 2018
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
<< Abe. Ots. >>

Aldundiaren Logoa