Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Urbietako ontzi-hondarra: XV. mendeko pinazaren azken bidaia

Urbietako ontzi-hondarra: XV. mendeko pinaza baten azken bidaia

Hitzaldia

El Pobaleko Burdinola

2018/02/17

Jarduera berezia

Urbietako ontzi-hondarra: XV. mendeko pinazaren azken bidaia.

Ontzi-hondar honek egin zuen azken bidaian Gernika inguruko burdinolentzat mea zeraman. Somorrostroko meatokietatik ateratako burdingaia garraiatuz, antzinako San Martingo portu muskiztarretik –Muñatones Gazteluko Salazartarrek kontrolatzen zuten horretatik- abiatuko ote zen?

Itsasontzia 1998. urtean aurkitu zen, lur eta lokatza azpitik lau metrotara, Oka ibaiaren bideratze lanetan ari zirelarik. Berreskuratze arduratsu baten ondoren, gaur egun Bilboko Arkeologi Museoan erakusten da.

Ontzi honi buruz hitzegiteko, “lehen mailako aurkikuntza bat, Kantauri kostaldean momenturaino topatu den itsasontzi bakarra bere garaia eta mota kontuan izanda”, Manu Izaguirre hurbilduko zaigu, ontzi-hondar honen indusketa arkeologikoaren zuzendarikide eta zaharberrikuntza proiektuaren koordinatzaile izan zena.

Parte-hartzaile bakoitzari, Bilboko Arkeologi Museoa bisitatzeko gonbidapena oparituko zaio bere bildumako pieza nabarmen hau gertutik miretsi ahal izateko.

Data: otsailaren 17an, larunbatean.

Ordua: 11:00etan.

Hitzaldiaren ondoren: burdin-erakustaldia, 12:00etan.

Doako jarduera, plaza mugatuak.

Erreserba gomendagarria: 629 271 516 / info@elpobal.com

 

Egutegia

Egutegia
Maiatza 2018
Al Ar Az Og Or Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
<< Api. Eka. >>

Aldundiaren Logoa