Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

ESTEREOSKOPIAK 16+16

Irudia

Erakusketa

Euskal Herria Museoa

2018/02/01 - 2018/06/17

Erakusketa

ESTEREOSKOPIAK 16+16

2018/02/01 - 2018/06/17

Erakusketa hau Bilboko Euskal Museoak zaintzen dituen irudien altxor txiki bat da: Eulalia Abaituaren (Bilbo, 1853-1943) argazki artxiboa. Ohiko formatuak hautsiz, erakusketa bi edukiren arteko batuketa da: iragan bisuala, 3 dimentsioko betaurrekoekin ikusiko duguna, eta ahozko orainaldia, audiogidekin femenino pluralean entzungo duguna.

Lehenengo batugaia formatu estereoskopikoan egindako Abaituaren iraganeko 16 irudi dira; bigarrena, erakusketako ahozko edukiari dagokio, eta irudiei hitzak jartzen saiatzen da. Mezu horiek euskarazko egungo zenbait emakumezkoenak dira.

Estereoskopiak 16+16 ibilbiderako, Museoak ezinbesteko bi tresna hauek emango dizkie bisitariei: betaurrekoak, ikusteko, eta entzungailuak, entzuteko. Erakusketak ez dauka ibilbide finkorik zehaztuta; hortas, bakoitzak bere norabidea aukeratu ahal izango du.

Iragan bisualaren eta ahozko orainaldiaren arteko uztartzean magia sortzea espero dugu, bisita ahaztezina izan dadin.

Agiri asoziatuak

 

Egutegia

Egutegia
Maiatza 2018
Al Ar Az Og Or Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
<< Api. Eka. >>

Aldundiaren Logoa