Muñatones Gaztelua

Muñatones Gaztelua XIV. eta XV. mendeetan, bandoen arteko borrokek Euskal Herria hondatu zuten garaian izan zen eraikitze-prozesu luze baten emaitza da. Monumentu-multzo izendatu zuten, gorde diren aztarnen kalitatea eta eraikinaren balio historiko aparta direla-eta.

Kanpoko harresien sistemagatik, hauxe dugu gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra. Gainera, arma- eta letra-gizona izan zen Lope Gartzia Salazar boteretsuari lotuta dago, alegia, Bienandanzas e Fortunas obra ezagunaren egileari.

El Pobaleko Burdinolak ere harreman estua du bandoen garaiko gotorleku honekin. Lope Gartzia kronikagilearen iloba zen Otxoa Salazarrek eraiki zuen burdinola XVI. mendearen hasieran, eta bere ondorengoek 200 bat urtez eutsi zioten burdingintza-negozioaren jabetzari.

Bi monumentuetara –gaztelura eta burdinolara– egin daitekeen ikustaldiak desberdinak baina aldi berean osagarriak diren Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak erakusten ditu. Bi agertokiek ahalmen handia dute garai haiek gogora ekartzeko, eta horien bitartez landa-guneetako nobleen bizimodua eta beren boterearen oinarri ziren aberastasunen iturriak ezagutuko ditugu.

MUÑATONES GAZTELUA

Datu orokorrak

Zuzendaria: Marta Zabala
Helbidea: San Martin auzoa. 48550. MUSKIZ.
Sarbidea N-634 errepide ondoan dago, Las Carrerasetik etorrita Muskizeko sarreran.
Telefonoa: 629 27 15 16
Posta elektronikoa:
info@elpobal.com
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Ordutegia

Udako bisitak: Bisita gidatuak jende ororentzat.
Ekainaren erdialdetik irailaren erdialderako igandeetan: 11:00etan eta 12:30etan
Muñatones eta eskolak: Gaztelutxiki deritzon bisita gidatua eskola eta udaleku taldeentzat.

Maiatzean, ekainean, uztailan eta urrian: 10:00- 14:00 /16:00-19:00

Programatik kanpo aurretiaz hitzartutako bisitak egiteko aukera ere badago.

Leku kopuru mugatua. Beharrezkoa da aurretiaz erreserbatzea El Pobaleko burdinolaren telefonoaren bidez: 629 27 15 16 (El Pobaleko burdinola) edo posta elektronikoaren bidez: info@elpobal.com

Bisita guztiak gidatuak dira.

 

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak. Beharrezkoa da aurretiaz izena ematea El Pobal burdinolako telefonoan 629.27 15 16

Tarifak

Tarifa orokorra: 3,50 €
Tarifa murriztua: 2,25 € 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.
Eskola- eta aisialdi taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko
Doako tarifa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.
Muñatones Gaztelua + El Pobaleko Burdinola (baterako bisita):
  • Tarifa orokorra: 4,50 €
  • Tarifa murriztua: 3,25 €
  • Eskola-umeentzat: 2 € ikasle bakoitzeko

Aldundiaren Logoa