Durangoko Arte eta Historia Museoa

Durangoko Arte eta Historia Museoa Durangoko Udalak 1984an sortutako zerbitzu publikorako fundazioa da. Egoitza Etxezarreta jauregian dauka, San Agustinalde kaleko 16. zenbakian.

Museo historikoa: Beheko solairuko Historiari buruzkoa den I. aretoan, historiari buruzkoa, dauden plano, grafika, mapa, lanabes eta jantziek Durango hiribilduaren ingurune kulturala, juridikoa eta politikoa erakusten dizkigute. Bigarren solairuko Historiako II. aretoan, besteak beste, Manuel Losada, Alberto Arrue, Julián Tellaeche eta Antonio M. de Lecuonaren pintura lanaren bidez, ezagutzera ematen dira historian zehar garrantzi gehien izan duten durangar pertsonairen batzuk. Halaber, bestelako jazoera zenbaitek ere badu lekurik, batik bat karlistaden ingurukoek.

Arte Ederreko Museoa: Hirugarren solairuan euskal pinturaren bilduma ikus dezakegu: besteak beste, Aquerreta, Dario Urzay, Ibarrola, Ruiz Balerdi, Zumeta, Urcelay, Mari Puri Herrero eta Nagelen lanak daude ikusgai.

Durangoko Arte eta Historia Museoa

Datu orokorrak

Presidentea: Jon Kepa Garro
Helbidea: Etxezarreta jauregia. San Agustinalde kalea, 16. 48200. DURANGO
Telefonoa: 946 03 00 20
Posta elektronikoa:
museo@durango-udala.net
Web orrialdea: www.durango-udala.net

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 11:00-13:30 / 16:30-20:00
Larunbatak: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00
Astelehenak: itxita

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterakoartezko erakusketa aretoa

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa