Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako bestelako herrialdekoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak.

Gure ondare zientifikoa gordez gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jarriz gain, Museoak publikoaren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea du helburu.

 

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Anton Erkoreka
Helbidea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Liburutegiko eraikina, 3. solairua. Leioako Kanpusa. 48940. LEIOA
Telefonoa: 946 01 27 90
Posta elektronikoa: museomed@ehu.es
Web orrialdea: www.ehu.eus/eu/web/basque-museum-medicine

 

Ordutegia

Astehelenetik ostiralera: 08:00-14:00
Abuztuan: itxita

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak
Hitzaldi eta mintegi gela
Medikuntza eta zientzia historiaren liburutegia

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa