Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

XIX. mendetik gaurdaino bildutako jatorrizko materialak gordetzen ditugu, eta etengabeko bilakaeran gaude, partikularrek emaitzak egiten dituztelako. Bildumak, balio historikoa izateaz gain, balio sentimentala ere badu.

Gure funtsen artean, ehun-bilduma bat dugu, besteak beste, bandera, zapi eta osagarriz osatua; gure memoria historikoaren atal garrantzitsu baten gordailua.

Bestalde, argazkien funtsa nabarmendu behar dugu: ilustrazioak, eta arte grafikoak; euskal ondare soziopolitikoko lekukotasun historikoak dira, gehienbat XX. mendearen erdialdeko gerraren eta erbestearen adierazgarri.

Jarduera didaktikoak antolatzen ditugu, gazteen jakintza aberastu, eta gure herriko historiaren partaide izan daitezen lortzeko.

Erakusketa iraunkorra itxita dago orain, obrak egiten ari direlako. Hala ere, Euskadi osoa zeharkatzen duten aldizkako erakusketak jartzen ditugu, eta, gehienetan, doako jarduera didaktikoak egiten ditugu aldi berean.

 

 

Datu orokorrak

Zuzendaria: Marian Moreno
Helbidea: Moraza Plaza, zenbakirik gabe. Bulegoetara sarrera: Mandobide 6-3. 48007. BILBO
Telefonoa: 944 05 64 50
Posta elektronikoa:
difusioa@sabinoarana.org
Web orrialdea: sortze lanean

Ordutegia

Lanak direla eta, itxita

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterako erakusketak
Tailer didaktikoak
Hitzaldiak
Seminarioak

Tarifak

Doako sarrera

Aldundiaren Logoa