Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Bilboko Itsasadarreko itsas ondarea gorde eta zaintzen du, eta ikuspegi ludiko batekin haren berri zabaltzen die bertoko bisitariei zein atzerritarrei. Garai bateko Euskalduna ontziolaren dike-eremuan dago Museoa, Guggenheim eta Euskalduna Jauregia batzen dituen Abandoibarrako paseoan.

Museoak 27.000m2 inguru ditu bi zatitan bananduta: barrualdea eta kanpoaldea. Kanpoan, diketan hain zuzen ere, erakusketaren atal bat dago; bertan daude ontziak, aingurak, buia eta Karola garabia. Kanpoaldea aisialdirako leku ezin hobea da, eta gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen itsas aisialdiko jardueretarako gune moduan.

Museoaren barrualdeak 7.000m2 inguru ditu, eta bertako bi solairuetan jartzen dira aldi baterako erakusketak eta erakusketa iraunkorra. Hiru ardatz ditu erakusketa iraunkorrak: Itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilboko eta inguruko merkataritzaren bilakaera, eta inguruari lotuta garatu zen industria. Mota askotako maketak, ikus-entzunekoak eta benetako neurrira egindako kopiak. Horiek dira Museoaren erakusketa iraunkorraren atalak.

Bilboko Itsasadar Itsas Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Jon Ruigómez
Helbidea: Ramón de la Sota kaia, 1. 48013. BILBO
Telefonoa: 946 08 55 00
Posta elektronikoa: info@museomaritimobilbao.org
Web orrialdea: www.museomaritimobilbao.eus

Ordutegia

Negua
Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:00-20:00

Uda
Asteartetik igandera eta jaiegunak:10:00-20:00

Zerbitzu osagarriak

Kafetegia
Bilera gela
Auditorioa
Denda
Egokitutako sarbideak

Tarifak

Orokorra: 6€
Murriztua: 3,5€
Doakoa: 6 urterainoko umeak
Astearteetan sarrera doakoa da, uztailan eta abuztuan izan ezik.

Aldundiaren Logoa