Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an zabaldu zen. Museoa tematikoa da eta bakearen kultura du gaitzat. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketan oinarritzen da. Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da:

1. Zer da bakea?
Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?
Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.

3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan?
Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Iratxe Momoitio
Helbidea: Foru plaza, 1. 48300. GERNIKA-LUMO
Telefonoa: 946 27 0213
Posta elektronikoa:
museoa@gernika-lumo.net
Web orrialdea: www.museodelapaz.org

Ordutegia

Martxotik irailera
Astelehenak: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10.00-19.00
Igandeak: 10.00-14.00
Urritik otsailera
Astelehenak: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10.00-14.00 / 16.00-18.00
Igandeak: 10.00-14.00

 

Zerbitzu osagarriak

Bisita gidatuak 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez)
Taldeentzat aurretiaz zita eskatuta
Doako bisita gidatuak norbanakoentzat Aste Santu, udan eta egun berezietan 13.00an.
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua
Hezkuntza arloa
Denda
Aldi baterako erakusketak eta erakusketa bidaiariak.
Museora sarrera eta gerra garaiko babeslekura bisita gidatua

Tarifak

Orokorra: 5€
Murriztua: 3€
Aldibaterako erakusketara sarrera: 1€
Gerra zibileko babeslekua + museora sartzea: 3,60€
Doako sarrera: ICOM-eko kideak, 12 urte arteko neska mutikoak, igande guztietan eta zenbait egun berezietan (Urtarrilak 30, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna; Apirilak 26, Gernikako bonbardeaketaren urteurrena; Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna; Ekaina, Euskal Kostaldearen Museoen eguna; Irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna; Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna).
Bisita gidatua (aurretiaz eskatutakoa): 28€ taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeentzat)

 

Aldundiaren Logoa