Balmasedako Museoa

Museo hau 2003. urtean ireki zuten, eta Balmasedako historiarekin loturik dauden artelanen, liburuen, agirien eta antzinako objektuen bilduma ikus dezakegu bertan. XV. mendean Juan López de la Puente jaunak fundatutako San Juan del Moral deritzon eliza zaharraren barruan dago. Eliza hori hiribilduko alde zaharrean dago, Kadagua ibaiaren ertzean.

Erakusketa sei ataletan dago egituratua. Ondokoak dira atalok:

Hiribilduaren historia. 1199. urtean fundatu zuen Lope Sánchez de Mena jaunak, eta Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen.

Balmasedako pertsona ospetsuak.

Ekitaldi kulturalak. Aste Santua. Erdi Aroko merkatua. Independentzia gudan zehar Napoleonen tropen esku hiribilduaren errekuntza

Ondare historiko-artistikoa. Hiribilduan arkitektura erlijioso eta zibil aipagarria dago, eta alde zaharra ere bikaina dela esan daiteke, antzinako hiribildu baten berezko egiturari eusten jakin duena.

Balmasedako industriak eta tradizioak. Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina).

Jose Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu.

Balmasedako Museoa

Datu orokorrak

Helbidea: San Joan Bataiatzailea eliza. Martin Mendia kalea. 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 657 79 58 06
Posta elektronikoa: ayto@balmaseda.net
Web orrialdea: www.balmaseda.net

Ordutegia

Negura (urritik maiatzera, biak barne)

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 17:00-19:30 (17:00etatik 19:30etara aurrez erreserbatutako taldeentzako bakarrik)
Larunbatak, igandeak eta jaegunak: 10:00-14:00

Uda (ekainetik irailera, biak barne)

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 17:00-19:30
Larunbatak, igandeak eta jaegunak: 10:00-14:00

Astelehenak: itxita

 

Zerbitzu osagarriak

Bisitak

Tarifak

Orokorra: 1€
Doakoa: 16 urte baino gutxiagokoak eta aurrez hitzartutako taldeak

Aldundiaren Logoa