La Encartada fabrika-museoa

La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.

Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldati delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate.

Ondareari begira interés handia daukanez, miltzoa hamarkada batean zehar zahaberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.

La Encartada fabrika-museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Begoña de Ibarra
Helbidea: El Peñueco auzoa, 11. 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 946 80 07 78
Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada

Ordutegia

Urriaren 16tik apirilaren 14 arte:
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatak: 10:30-19:00
Igandeak: 11:00-15:00

Apirilaren 15tik urriaren eta Aste Santua:
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Larunbatak: 10:30-19:00
Igandeak: 11:00-15:00
Itxita urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 25ean

 

Zerbitzu osagarriak

Atseden-gunea / umeentzako jolasgunea
Denda
Parking
Aretoen alokairua

Tarifak

Orokorra: 5, 50 €
Murriztua: 3, 25 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak
Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak egiaztatuta, MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusitxartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna

Aldundiaren Logoa