Museoak

  • Medikuntza Historiaren Euskal ...
    Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako bestelako herrialdekoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak. Gure ondare zientifikoa gordez gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jarriz gain, Museoak publikoaren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea du helburu. Medikuntza Historiaren Euskal Museoa
  • Arrantzaleen Museoa
    Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik. Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia. Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak. 1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz. Arrantzaleen Museoa
  • Bilboko Berreginen Museoa
    Bilboko Berreginen Museoa Bizkaiko hiriburuko museo zaharrenetako bat da. Ia hamarkada batez itxita egon ostean, 2006an zabaldu zizkion ateak publikoari gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza elizan. XIX. mendearen amaieran estilo Neogotikoari jarraituz eraikitako tenplu zahar honetan kokatuta egoteak, balio gehigarri garrantzitsua ematen dio museoari. Duela 80 urte baino gehiago sortu zen eta erakusgarri dituen lanen aukeraketa eta kalitatea dela eta, Europa mailan, genero berdineko museoen artean, onenetariko bat da. Garai ezberdinetako eskultoreen maisulan handien erreplika zehatzak gordetzen ditu, hala nola, Samotraziako Garaipena, Miloko Venusa, Laokoontea edota Michelangeloren Moisesa. Bilboko Berreginen Museoa
  • Bilboko Zezen Museoa
    Bilboko Vista Alegreko Zezen Plazako Zezen Museoa 1995eko ekainaren 9an irike zen. Bilboko Zezen Museo Tauromakiaren Historiaren zortzi aro nagusiak biltzen dituen unitate didaktiko gisa dago antolatua. Erakusgai dauden testuak osatzeko ehundik gora argazki daude, Zezen famatuen buruak eta Egaña pikadorearen beste bat, “Cocherito”-ren estoke bat, “Costillares”-en kapotea, liburuak eta Bilboko aintzineko plazen maketak… Bilboko Zezen Museoa
  • Sabino Arana Fundazioaren Eusk...
    XIX. mendetik gaurdaino bildutako jatorrizko materialak gordetzen ditugu, eta etengabeko bilakaeran gaude, partikularrek emaitzak egiten dituztelako. Bildumak, balio historikoa izateaz gain, balio sentimentala ere badu. Gure funtsen artean, ehun-bilduma bat dugu, besteak beste, bandera, zapi eta osagarriz osatua; gure memoria historikoaren atal garrantzitsu baten gordailua. Bestalde, argazkien funtsa nabarmendu behar dugu: ilustrazioak, eta arte grafikoak; euskal ondare soziopolitikoko lekukotasun historikoak dira, gehienbat XX. mendearen erdialdeko gerraren eta erbestearen adierazgarri. Jarduera didaktikoak antolatzen ditugu, gazteen jakintza aberastu, eta gure herriko historiaren partaide izan daitezen lortzeko. Erakusketa iraunkorra itxita dago orain, obrak egiten ari direlako. Hala ere, Euskadi osoa zeharkatzen duten aldizkako erakusketak jartzen ditugu, eta, gehienetan, doako jarduera didaktikoak egiten ditugu aldi berean.
  • Orozkoko Museo Etnografikoa
    Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran. Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez. Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak. Orozkoko Museo Etnografikoa
  • Bilboko Itsasadarra Itsas Muse...
    Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Bilboko Itsasadarreko itsas ondarea gorde eta zaintzen du, eta ikuspegi ludiko batekin haren berri zabaltzen die bertoko bisitariei zein atzerritarrei. Garai bateko Euskalduna ontziolaren dike-eremuan dago Museoa, Guggenheim eta Euskalduna Jauregia batzen dituen Abandoibarrako paseoan. Museoak 27.000m2 inguru ditu bi zatitan bananduta: barrualdea eta kanpoaldea. Kanpoan, diketan hain zuzen ere, erakusketaren atal bat dago; bertan daude ontziak, aingurak, buia eta Karola garabia. Kanpoaldea aisialdirako leku ezin hobea da, eta gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen itsas aisialdiko jardueretarako gune moduan. Museoaren barrualdeak 7.000m2 inguru ditu, eta bertako bi solairuetan jartzen dira aldi baterako erakusketak eta erakusketa iraunkorra. Hiru ardatz ditu erakusketa iraunkorrak: Itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilboko eta inguruko merkataritzaren bilakaera, eta inguruari lotuta garatu zen industria. Mota askotako maketak, ikus-entzunekoak eta benetako neurrira egindako kopiak. Horiek dira Museoaren erakusketa iraunkorraren atalak. Bilboko Itsasadar Itsas Museoa
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren ...
    Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, meatzal kultura eta historiaren ikerketa, babesa eta difusioa du helburu. Hau agerian geratzen da boluntarioz osatutako Meatzaritzaren Museo Kultur Elkarteak berreskuratu eta zaharberritu dituen piezen bilduman, gaur egun museoan ikus daitekeena. Meatzal ondareak bistan uzten du burdinaren ustiapenak industrian izandako garrantzia, paisaia natural, sozial eta ekonomikoan aldaketa ikaragarria eraginez. Gaur egun, mendi hauetan mineral ustiapenaren aztarna ikusten da. Adibiderik onena Bodovalleko meatza da. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa Fund...
    Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an zabaldu zen. Museoa tematikoa da eta bakearen kultura du gaitzat. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketan oinarritzen da. Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da: 1. Zer da bakea? Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia. 2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere. 3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan? Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Aldundiaren Logoa