Museoak

  • Arkeologi Museoa (Bizkaiko Ark...
    Arkeologi Museoa Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentrua da, lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu. Arkeologi Museoa (Bizkaiko Arkeologikoa Museoa)
  • Santimamiñe koba
    Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamiñeko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte. Egun, 90 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du. Santimamiñe koba
  • OMAko basoa
    Omako Basoa da Agustín Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako “Land art” korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz. Basoan zehar oinez goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita “pertsonalizatua” da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak. OMAko basoa
  • Txakolingunea
    Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu. Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo ojo de gallo deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino. Txakolingunea
  • Foruko Multzo Historikoa
    Foruko Herri erromatarra Elexaldeko muinoan dago (Foruan), Oka ibaiaren ezkerraldean, hau da, Urdaibai haranaren bihotzean. Kristo ondoko I. mendean sortu zen, 6 hektareako azalera batean, eta etenik gabe garatu zen Kristo ondoko V. mendera arte. Foruko udalerriak gaur egun duen izena ikusita, herrixka erromatarra forum edo foru bat izango zen (merkatua eta auzitegia). Garai hartan, eta inguruko biztanle-gune guztiak hartuko zituen barne, eta Erromak haranean izan zuen eragina egituratuko zuen. Bestetik, itsasadarraren ondoan dagoenez, ziurrena, itsas portu garrantzitsua izango zen, alde batetik, produktu manufakturatuak Bizkaira sartzeko, eta, bestetik, Ereñoko marmola eta alderdi osoko burdina Kantauri itsasoko beste toki batzuetara esportatzeko. Aztarnategia 2012ra arte induskatu da, eta ezagutzera eman du hamaika egitura izan zirela, tipologia eta erabilera desberdinetakoak, harearrizko hargin-lanez eginak. Biztanleen etxolez eta etxeez gain, burdina urtzeko labe metalurgiko asko aurkitu dira, eta hainbat burdinola ere bai, lanabesak, armak eta metalezko barrak lantzeko erabiliak. Tourseko San Martin parrokia-elizako lur-azpian, erromatarren garaiko (Kristo ondoko I. mendeko) gainjarritako bi plaza arkupedun aurkitu zituzten aurreko hamarkadan. Ziurrena, zerikusia izango dute forum edo plaza publikoarekin. Hondar horien gainean, eta tenplu kristauaren barruan, Erdi Aroko nekropoliak eta Berpizkunde garaiko (XVI) oraingo tenpluaren aurrekaria zen eliza gotikoaren oinplanoa aurkitu zituzten. FORUKO HERRI ERROMATARRA
  • Bizkaia Zubia
    Bizkaia Zubia eraikitzeko proiektua 1888ko urtarrilekoa da. Handik 2 urtera, 1890eko apirilaren 10ean hasi ziren obrak, mundu osoko “transbordadore-zubirik” zaharrena izango zena egiteko. Alberto de Palaciok egin zuen proiektua, Ferdinand Arnodinekin lankidetzan. 1893ko uztailaren 28an izan zen inaugurazio ofiziala. 1902an, errege-erreginak Bizkaira etorri zirela-eta, argi elektrikoa jarri zuten zubian. Gerra Zibileko gorabeherek kalte egin zioten: fronte errepublikazaleak zubiko panela suntsitu zuen. 1941ean berreraiki zuten. 1998an bosgarren ontzixka inauguratu zuten, eta 1999an pasabidea egokitu zuten, jendeak zubiaren egitura barrutik ikusi ahal izan zezan. Bi lan horiek egitean, begirune osoz jokatu zuten, ingeniaritzako obra izugarri honen formak zaintzeko. 1983tik hona, gutxi gorabehera 650 milioi lagunek zeharkatu dute itsasadarra ontzixkan. Ontzixkak ibili duen bidea eginda, 31 aldiz emango genioke bira Lurrari. 2006ko uztailaren 13an, UNESCOk Munduko Ondarearen izendapena eman zion. 160 metroko ibiltokia, 50 metroko garaieran, zure ikustaldia bizipen sakona izan dadin. Bizkaia Zubia
  • Arrolako Oppiduma
    Arrolako Oppiduma Kantauri itsasoko ekialdean dagoen herrixka indigenarik garrantzitsuenetako bat da. Gastiburuko mendilerroaren gailurrean eraiki zuten K. a. IV. mendean, eta Kristo ondoko I. mendera arte Urdaibaiko bizitza antolatu zuen biztanle-gune nagusia izan zen. Herrixka Arrola mendian dago, 16 hektareako hedadura du, eta gaur egun Arratzu, Nabarniz eta Mendatako udalerrien artean banatzen da. Mota honetako gotorlekuak edo kastroak oso ohikoak izan ziren Burdina Aroan, eta Bizkaia osoan egoerarik onenean dagoena Arrolakoa da. Arrolan, hedaduraz gain, babes izugarriak hartu behar ditugu aintzat, hain zuzen, harresitutako ateak, harresiak eta babes erretenak. Ipar-mendebaldeko atea, induskatu eta zaharberrituta, pasillo moduko sarbide bat da, eta labirinto gisa garatuta dago, erasotzaileari hegal guztietatik eraso egiteko. Horrez gain, ekialdeko atea –aztertzen une honetan– eta iparraldeko atea ditu. Arrolako Oppidumeko bizimoduaren ezagutza osatzeko, Interpretazio-Zentroa ikus daiteke, Arrolagunea (Arratzu), non herrixka aurre-erromatar indigena horren testuinguru historikoa eta kulturala erakusten den . Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tabla normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-bidi-font-family:"Times New Roman";} ARROLAKO OPPIDUMA
  • Margarita María. Berriztik mun...
    Vera Cruz mesedetakoen komentuak ezusteko ederra emango digu. Barruan duen museoak Berriztik abiatu, eta planetako txokorik urrunenetara eramango gaitu. 500 urte inguruko bidaia bat izango da, artelanak, dokumentuak, argazkiak, filmak, pantaila interaktiboak… gidari ditugula. Hasteko, komentuaren historia azalduko digu museoak, 1540 inguruan sortu zenetik hasita. Gero, Margarita María López de Maturanaren bizitza eta lan harrigarriaren berri emango digu: XIX. mendearen amaieran komentura iritsi, eta barrutegia kendu, eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien Institutua sortu zuen bertan. Erakunde eraberritua eta abangoardiakoa sortu zenetik, mende bat inguru eman du, ebanjelioaren iragarpenarekin, hainbat herrialdetako emakume behartsuei laguntza ematen, gizartean toki bidezkoagoa lortu ahal izan dezaten. Honen berri izango dugu: komentua eraldatzeko prozesua, komentu osoa nola engaiatu zen, Berriztik atera ziren lehen misiolariak, joan ziren tokietan egin zuten lana… Museoaren hirugarren multzoak Berrizko Mesedeetako Misiolarien oraingo jarduera du hizpide. Herrialde bakoitzak duen errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketatik abiatuta, gaur egungo egoerei eta beharrei erantzuteko egin duten lana jakingo dugu. Margarita María. Berriztik mundura
  • Hontza Museoa, Durangaldeko na...
    Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala, orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz. 1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen, eta egoitza berria hartu zuen, Mañarian, hil zen arte Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazle mañariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean. Lehenengo fasean, 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, “tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak” diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, “Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu” goiburuarekin. Horixe da, izan ere, “gure eginkizuna erakutsiko dizugu”. Hontza Museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa

Aldundiaren Logoa