Abra

Google Map

Abra

Portugalete udalerrira iristen ari garela, itsasadarraren ertzean Rialia aurkitu dugu, Bizkaiko lehenaldi industrialaren aztarnak berreskuratu eta zabaltzeko helburua duen industriaren museoa. Horretarako, material ugari du, eta, besteak beste, XX. mendeko Bizkaiko industriako enpresa bikainenetakoa izan zen Babcock & Wilcoxetik ekarritako bildumako piezak.

Itsasadarrari jarraituz, Bizkaiko ondarearen elementu garrantzitsuenetako bat aurkitu dugu: Bizkaiko zubia. 2006an UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen, eta munduko lehenengo transbordadore-zubia izan zen. Alberto Palaciok sinatutako arte- eta ingeniaria-lan horren pasagunetik itsasadarraren ikuspegi panoramiko miragarriak goza daitezke.

Zubia zeharkatu eta Getxo udalerrian kokatuta, Getxoaquarium bisitatu dugu. Kirol portuan dago, eta erakusteko 26 akuariorekin beste era bateko erakusketa eskaintzen du, ikusmolde modernoa eta originalaren bitartez.

Bizkaiko zubia zeharkatuta, Bizkaiko museoen artean beste harribitxi txiki bat den Medikuntzaren Euskal Museoa bisita dezakegu; Leioa udalerrian dago, Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean. XIX. eta XX. mendeetako zientzia eta medikuntzako objektuen bilduma aberatsa gordetzen du, irakasteko eta ikertzeko bere eginkizunean jarraitzeaz gain.

Irudiak

RIALIA 1

Anterior

  • RIALIA 2
  • RIALIA 3
  • RIALIA 4
  • BIZKAIA ZUBIA 1
  • BIZKAIA ZUBIA 2
  • BIZKAIA ZUBIA 3
  • BIZKAIA ZUBIA 4
  • GETXOAQUARIUM 1
  • GETXOAQUARIUM 2
  • GETXOAQUARIUM 3
  • GETXOAQUARIUM 4
  • MEDIKUNTZA ETA ZIENTZIEN HISTORIAREN EUSKAL MUSEOA JOSÉ LUIS GOTI 1
  • MEDIKUNTZA ETA ZIENTZIEN HISTORIAREN EUSKAL MUSEOA JOSÉ LUIS GOTI 2
  • MEDIKUNTZA ETA ZIENTZIEN HISTORIAREN EUSKAL MUSEOA JOSÉ LUIS GOTI 3
  • MEDIKUNTZA ETA ZIENTZIEN HISTORIAREN EUSKAL MUSEOA JOSÉ LUIS GOTI 4

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa