Enkarterriak 3

Google Map

Enkarterriak 3

Gure ibilbideari ekiteko, Bilbotik abiatuz Balmasedarantz doan Cadaguako autobidea hartu dugu Zallako udalerriraino. Han, lehenengo BI-630 errepidean eta gero BI-2701ean aurrera Sopuerta udalerrira iritsi gara. Avellanedako dorrearen irudi berealdikoa agertu zaigu bidean bertan; mendeetan zehar Enkarterriko gobernuaren ardatza izandakoa, gaur egun Enkarterrietako Museoa da. Batzar-etxe izandako horretan ezinbestean geratu beharko dute hain nortasun nabarmeneko eskualdeak bere baitan daukan historia, kultura eta ondare aberatsa ezagutu nahi duten guztiek.

Atzera itzuli gara berriz BI-2701 errepidetik Malabrigoko bidegurutzera iritsi bitartean, eta bertan BI-630ean zehar desbideratu gara Balmaseda hiribildura iritsi arte. BI-636an aurrera Burgosko noranzkoan, udalerriaren irteeratik kilometro ingurura gure ezkerretan erdi ezkutuan aurkitu dugu La Encartada Fabrika Museoa. Ibilgailuarekin bira egin ahal izateko, beste 300 metro gehiago egin behar izan ditugu biribilgune bateraino. Bizkaiko industria-ondarearen benetako harribitxia aurkitu dugu La Encartadan; kontserbazio-egoera ezin hobean dago artilezko salgaien garai bateko fabrika (txapelak, mantak, oihalak, etab.), gaur egun museo bihurtuta. Askorentzako ezezaguna baldin bada ere, harritu egin gaituzte bertako instalazioek eta bertan lana egin zuten gizon-emakumeen historiek. Jateko, aukera ona izan daiteke La Encartada Museoko bertako jatetxe-garagardotegia.

Arratsaldean, BI-630ean Zallarako noranzkoa hartuta, errepide horretan aurrera jarraitu dugu mugako Lanestosa hiribilduraino. Han Koben Koba bisitatzeko aukera daukagu, Europako paleolito-artearen interpretazio zentroa. Karrantza eta Lanestosa bitartean dago, Sangrices auzoan kokatuta dagoen Juduen koba Europako paleolitoko labar-arteko lehenengo interpretazio zentro bihurtuta.

Irudiak

ENKARTERRIETAKO MUSEOA  1

Anterior

  • ENKARTERRIETAKO MUSEOA  2
  • ENKARTERRIETAKO MUSEOA  3
  • ENKARTERRIETAKO MUSEOA  4
  • LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA 1
  • LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA 2
  • LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA 3
  • LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA 4
  • KOBEN KOBA 1
  • KOBEN KOBA 2
  • KOBEN KOBA 3
  • KOBEN KOBA 4

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa