Hontza Museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa

Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala, orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz.

1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen, eta egoitza berria hartu zuen, Mañarian, hil zen arte Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazle mañariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean. Lehenengo fasean, 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, “tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak” diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, “Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu” goiburuarekin. Horixe da, izan ere, “gure eginkizuna erakutsiko dizugu”.

Hontza Museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Leire Huerta
Helbidea: Ebaristo Bustinza "Kirikiño" kalea, 18. 48212. MAÑARIA
Telefonoa: 946 21 65 55
Posta elektronikoa:
hontza@hontzamuseoa.eus info@hontzamuseoa.eus
Web orrialdea: www.hontzamuseoa.eus


Ordutegia

Negua (urritik martxora)

Asteartetik ostiralera: 17:00-19:00
Larunbatak: 11:00-13:00 / 17:00-19:00
Igandeak: 11:00-13:00. Jaiegunak: 11:00-13:00 / 17:00-19:00
Astelehenak (jaiegun ez direnak): itxita

Uda (apiriletik irailera)

Asteartetik ostiralera: 17:00-19:00
Larunbatak: 11:00-13:00 / 17:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00 / 17:00-19:00
Astelehenak (jaiegun ez direnak): itxita

Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean


Zerbitzu osagarriak

Taldeentzako bisita gidatuak, edozein egunetan eta ordutan (astelehenak barne), aurretiaz erreserbatuz.
Erreserbatzeko ordutegia: 11:00-12:30 / 17:00-19:00


Tarifak

Orokorra: 4€
Murriztua: 3€ (erretiratuak, 12-15 urte artekoak, museotako langileak eta ikasleak agiriarekin)
Doakoa: 12 urte baino gutxiagokoak, taldeen irakasleak, ICOMeko kideak eta museoen zuzendariak
Eskola taldeak: lehen hezkuntza 2€, bigarren hezkuntza 3€ (talde bakoitzeko 25 ikasle, gehienez)

Aldundiaren Logoa