Arte Ederren Bilboko Museoa

Arte erromanikotik hasita, eta lehen abangoardiak eta haren eratorpen garaikideak jorratu arte, Arte Ederren Bilboko Museoak ibilbide historiko bat eskaintzen du, mendebaldeko artearen eremuko artista, estilo eta eskola nagusiak obra adierazgarrien bidez ikusteko.

 

Bildumak artearen historiako maisu nabarmenak hartzen ditu barnean, hala nola Lucas Cranach Zaharra, Sofonisba Anguissola, Martin de Vos, El Greco, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Orazio Gentileschi, Francisco de Goya, Joaquín Sorolla, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Ignacio Zuloaga, Francis Bacon, Eduardo Chillida, Antoni Tàpies edo Miquel Barceló. Gure inguruko artista ugari dago, eta, beraz, euskal artearen bildumarik onena da: Adolfo Guiard, Darío de Regoyos, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta, Jorge Oteiza edo goian aipatutako Zuloaga eta Chillida, bakan batzuk aipatzeagatik.

Arte Ederren Bilboko Museoa

 

Datu orokorrak

Zuzendaria: Miguel Zugaza
Helbidea: Museo Plaza, 2. 48009. BILBO
Telefonoa: 944 39 60 60
Posta elektronikoa:
info@bilbaomuseoa.eus
Web orrialdea: www.bilbaomuseoa.eus

Ordutegia

ORDUTEGIA

 

  • Astelehenetik larunbatera (asteartea izan ezik): 10:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan 10:00etatik 15:00etara
  • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 15:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna).
  • Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an.

Ordutegi horiek aldez aurretik iragarriko liratekeen aldaketen mende egon daitezke.

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Zerbitzu osagarriak

Aldi baterako erakusketak
Auditorioa
Denda
Zinemateka
Espazioen alokairua
Kafetegia
Liburutegia
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila
Museoen Lagunak

Tarifak

Museora eraikin zaharreko Museo plazako atetik sartu ahal izango da, eta sarrera doakoa izango da.

 

Aldundiaren Logoa