Aste Santuko Pausoen Museoa

Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoan Bilbon inoiz egin den tailu-erakusketarik garrantzizkoenetakoa eskaintzen da. Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, kultura, arte eta historia arloetan berebiziko balioa duena. Prozesio-pauso bakoitzak Jesukristoren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Biztueraren eszena bat irudikatzen du. Horrela, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zigorren edo Gurutziltzaketaren pausoek, benetakoak baino zertxobait tamaina handiagoekin, kristau fedearen unerik garrantzitsuenak erakusten dizkigute. Horiekin batera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira.

Tailuok XVIII. eta XX. mendeko lanak dira, hamahiru prozesio-pausotan elkartuak; adituen iritzian, horietako asko benetan lan bikainak dira.

Pausoen Museoaren osagarri, ondoko gaiak ere erakusten dira bertan: balio handiko brodatuak eta urregintzako laginak, gure Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa ederra eta Bilboko kofradiakideen jantziak. Horiek guztiok Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegin eta zehatza egiteko aukera emango digute.

Aste Santuko Pausoen Museoa

Datu orokorrak

Zuzendaria: Javier San Pedro
Helbidea: Iturribide, 3, 1. behe solairua. 48006. BILBO
Telefonoa: 944 15 04 33
Posta elektronikoa:info@museodepasosbilbao.com
Web orrialdea: www.museodepasobilbao.com

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00 / 17:00-19:30
Larunbatak: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igandeak: 11:00-14:00
Itxita, astelehenak, Aste Santua eta aurreko eta osteko asteak

Zerbitzu osagarriak

Bisitaldi gidatuak (aurretiaz hitzartuak)

Tarifak

Orokorra: 2€
Taldeak: 1€
Doakoa: jubilatuak eta 10 urta baino gutxiagokoak

Aldundiaren Logoa