RIALIA- Industria Museoa

Historia, paisaia batena edo industriakoa bezalako prozesu batena, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen historia ere bada. Industriaren garapenaren hasieran burdina funtsezko lehengaia izan zen, baina itsasadarrak ere antzeko garrantzia izan zuen.

Horregatik, Rialia-Industria Museoak hiru gai nagusi jorratzen ditu bere funts iraunkorrean: GIZONA, BURDINA eta ITSASADARRA. Izan ere, gai horiek ikuspegi historiko, etnografiko eta artistikotik jorratzen ditu.

Rialia-Industria Museoak lehen mailako kultur ekipamendua eskaini nahi die herritarrei, kultura, arte, historia eta etorkizunerako espazio irekia izan dadin.

Rialiak gozamenerako espazioa ere izan nahi du; iragana ikasteko, langileak omentzeko eta joera artistiko berrien toki adierazgarria bihurtzeko.

Industriaren Museoaren bilduma SEPIren funts historiko-artistikoek osatzen dute, batez ere honakoek: Portugaleteko Udalari 25 urterako laga zaion pintura-lan kopuru handia; Nicolás Martínez Ortiz de Zarate, García Ergüin, Nicolás Esparza, Luna y Novicio edo Ricardo Gómez Gimenoren lanak; eta Rialia bilduma. Lan horiek guztiak udalak erosi ditu edo dohaintzan eman dira.

RIALIA- Industria Museoa

Datu orokorrak

Helbidea: Paseo la Canilla Zenbakirik gabe. 48920. PORTUGALETE
Telefonoa: 944 72 43 84
Posta elektronikoa: rialia@portugalete.org
Web orrialdea: www.portugalete.org

Ordutegia

Urritik martxora :
Astelehenak: itxita
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Apiriletik irailera :
Astelehenak: itxita
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Leihatila Museo itxi baino ordu erdi lehenago itxiko da

Orokorra:
Itxita urtarrilaren 1 eta 6an, maiatzaren 1ean, abuztuaren 15 eta 16an eta abenduaren 25ean
eta astelehen guztiak, apirilaren 6, urriaren 12 eta abenduaren 7 salbu
Abenduaren 24an eta 31an ordutegia hauxe izango da : 10:00-14:00
Astelehenetan itxita

 

Zerbitzu osagarriak

Aurrez ezarritako bisita gidatuak (10 pertsona gutxienez, 20 gehienez)
Ikasle eta familientzako tailerrak

Tarifak

Orokorra: 2€
Murriztua: 1€ (ahalmen urrikoak, 14-26 urte bitarteko ikasleak, taldeak)
Doakoa: 65 urte baino gehiagokoak, 14 urte baino gutxiagokoak, ikasle-taldeak

Aldundiaren Logoa