Enkarterriak 2

Google Map

Enkarterriak 2

Gure ibilbidea Muskizen hasi dugu, Muñatones Gaztelua bisitatuz; bakarra da Bizkaian, eta herrialdeko ondarearen elementu azpimarragarrienetako bat. Bandoen arteko borrokekin gogoratu gara, eta Lope Garcia Salazarren figura berreskuratu dugu.

Balmasedarako BI-2701 bidea hartu dugu gero, monumentu-multzo xarmanta ezagutzera joateko: El Pobaleko burdinola. Bertan, 500 urtean zehar burdina fabrikatzeko erabilitako instalazio bakanekin gozatu ahal izan dugu, ezin hobeto kontserbatuta baitaude. Errepide horretako 23,5 km-an utzi dugu ibilgailua, museoak atondutako aparkalekuan. Ingurune naturalaren edertasunak harritu gaitu aurrena, Barbadun ibaiaren uraren emaria ondoan dugula. Ondoren, antzinako gailu hidraulikoak funtzionatzen ikusteko aukerak zirrara eragingo die gune apain honetara iritsitako guztiei. Historia dario gune osoari, eta hainbat material egiteko burdina lantzean olagizonek garai batean egiten zuten ahalegina nolakoa zen bertatik bertara zuzenean ikusteko aukera eskaintzen duen bakarra da Bizkaian.

Gure txangoa amaitzeko, Muskizko herrigunera itzuli gara, eta bertatik Bilborantz doan N-634 errepidean aurrera lehenik eta BI-2757 errepidean aurrera desbideratuta gero, Gallartako herrigunera iritsi gara. Bertan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, gure herriko meatzaritzaren kultura aztertu eta zabaltzen duena. Gaur egun bere esku dituen meatzaritza-jarduerako bilduma askotarikoak dituelako Euskal Herriko erreferentziazko zentroa izanik, gure lurraldearen gizarte- eta ekonomia-garapena ezagutzeko ezinbesteko gunea da.

 

Irudiak

MUÑATONES GAZTELUA 1

Anterior

  • MUÑATONES GAZTELUA 2
  • MUÑATONES GAZTELUA 3
  • MUÑATONES GAZTELUA 4
  • EL POBALEKO BURDINOLA 1
  • EL POBALEKO BURDINOLA 2
  • EL POBALEKO BURDINOLA 3
  • EL POBALEKO BURDINOLA 4
  • EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA 1
  • EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA 2
  • EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA 3
  • EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA 4

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa