Bilbo 2

Google Map

Bilbo 2

Miraflores gainetik Ibaizabalen ibilerari jarraituz Bilbon sartzean, Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa aurkitu dugu. XVI. mendeko komentu zahar batean kokatuta dago, eta eskultura, urregintza eta liturgia-apaingintzako pieza ugari daude erakusgai bertan. Haien artean azpimarragarrienak XIII. mendeko pieza urtetsu batzuk dira, eta, batik bat, 13 alabastro gotiko ingeles.

Museotik Atxuri kalean zehar, antzina Bilboko Erietxe Zibila izandako Arte eta Lanbideen Eskola eskuinean eta ezkerrean XV. mendean eraikitako San Anton eliza utzita, Erronda kalean zehar iritsi gara Zamudioko atera. Handik Arkeologi Museoa ikusi dugu. Bizkaiko lehenaldiaren ikerketa zentroa da, besteak beste, museo hori, eta lurraldearen historia ezagutuz denboran zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen dio bisitariari.

Museoa bisitatu ostean, Unamuno plazara jaitsi gara berriro ere. Une horretan, bi museo txikiri esker, badugu bestelako aukerarik ere. Haietako bat handik metro gutxira dagoen Pasio Irudien Museoa da, eta zenbait kofradiaren paso, diorama eta bildumaren erakusketa aberatsa biltzen du. Eta bestea zezen-plazan kokatu dagoen Bilboko Zezenketa Museoa da; tauromakiaren historiako zortzi sekuentzia orokor aurkezten ditu.

 

Irudiak

ELEIZ MUSEOA 1

Anterior

  • ELEIZ MUSEOA 2
  • ELEIZ MUSEOA 3
  • ELEIZ MUSEOA 4
  • ANTZINA BILBOKO ERIETXE ZIBILA 1
  • ANTZINA BILBOKO ERIETXE ZIBILA 2
  • SAN ANTON ELIZA 1
  • SAN ANTON ELIZA 2
  • SAN ANTON ELIZA 3
  • SAN ANTON ELIZA 4
  • ARKEOLOGI MUSEOA 1
  • ARKEOLOGI MUSEOA 2
  • ARKEOLOGI MUSEOA 3
  • ARKEOLOGI MUSEOA 4
  • ASTE SANTUKO PAUSOEN MUSEOA 1
  • ASTE SANTUKO PAUSOEN MUSEOA 2
  • ASTE SANTUKO PAUSOEN MUSEOA 3
  • ASTE SANTUKO PAUSOEN MUSEOA 4
  • BILBOKO ZEZEN MUSEOA 1
  • BILBOKO ZEZEN MUSEOA 2
  • BILBOKO ZEZEN MUSEOA 3
  • BILBOKO ZEZEN MUSEOA 4

Siguiente

 

Aldundiaren Logoa