Urdaibai 2

Google Map

Urdaibai 2

Gure ibilbidea hasteko, BI-635 errepidean edo A-8 autobidean aurrera abiatu gara Gernika-Lumo udalerriraino. Han, ingurabidean aurrera jo dugu Lekeitioko noranzkoan, BI-638an lehenik eta BI 2238an gero. Kortezubi erdigunera iritsi baino lehen (Gernikatik 2,2 km-ra), BI-4244 errepidea hartu dugu eskuinerantz, Santimamiñeko kobetara bideratzen gaituen desbideratze itxi-itxia jarraituta. Basondo auzora iritsi gara, eta handik oinez abiatu gara pista zabalean gora, Omako basora bidean. Agustin Ibarrola artistak pintatu zuen 1982. eta 2000. urteen artean; Land Art izenekoaren harribitxia, gure lurraldeko artelanik bisitatuenetako bat.

Arratsaldean, BI-4244 errepidean sartu gara berriro, Kortezubiko herrigunera itzuli eta handik, BI-2238an aurrera, Gautegiz-Arteagara iritsi gara. Han kokatuta dago Bird Center edo Biosferako erreserban hegaztiak ikusteko gunea. Leku zoragarri horretako faunara hurbildu ahal izateko ingurune aparta da.

Irudiak

OMAKO BASOA 1

Anterior

  • OMAKO BASOA 2
  • OMAKO BASOA 3
  • OMAKO BASOA 4
  • BIRD CENTER 1
  • BIRD CENTER 2
  • BIRD CENTER 3
  • BIRD CENTER 4

Siguiente

 
  • Ibilbideko museoak
1
OMAKO BASOA
Bird Center

Aldundiaren Logoa