Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939

Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939

Anterior

  • Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939
  • Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939
  • Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939
  • Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939

Siguiente

Erakusketa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

2019/01/18 - 2019/02/10

Erakusketa

“Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak (1936-1939)” erakusketa ibiltaria ikusgai otsailaren 10era arte Bergarako Aroztegi aretoan.

Sabino Arana Fundazioak antolatutako erakusketa hau. Erakusketaren helburu nagusia Oroimen Historikoaren berreskuratzen laguntzea.
Guztira, 22 horma-irudik eta beirazko 6 arasek osatzen dute erakusketa. Lehenengoetan, 200 irudi eta 100 aipamen baino gehiago ageri dira eta bigarrenak hainbat gauzakiz hornituta daude, hala nola, gudarien objektuak, presoen zerrendak, gutunak, isunak… Pertsona esanguratsuak jaso dira erakusketan, besteak beste, Jose Antonio Agirre lehendakaria, Mola jeneral frankista, EAJko agintari Manuel Irujo, Francisco Franco, Antonio Izu (karlista), Manuel Azaña, Bernardo Estornés (Nafarroako idazle eta gudaria), Pasionaria, Euzkadi irratia, Radio Requeté, bonbardaketetan jasotako lekukotasun ezezagunak, borrokalarienak eta atzerriko egunkarietako kazetariek egindakoak. Azkenetan, Claude G. Bowers, Max Massot edo George L. Steer kazetarienak jaso dira erakusketan.
Erakusketak oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginari ematen dion garrantzia dela eta, Bergaran jarriko denak leku egin die udalerriko pertsona esanguratsu batzuei lotutako agiri batzuk erakusteko, besteak beste, Bergaran jaiotako iheslarien fitxak, Jose Mª Antzola Egidazuk egindako gudarien argazkiak, Bergarako eskolei buruzko datuak…

Egutegia

Egutegia
Urtarrila 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
<< Abe. Ots. >>

Aldundiaren Logoa