Hitzaldia
Bilboko Berreginen Museoa
2019/09/26
Jarduera berezia
2019-2020 ikasturtean eskainiko diren hitzaldien ardatza aste gutxi barru irekiko den “Altxor elektrikoak” erakusketa izango da
Lehen hitzaldia irailaren 26an izango da, 18:00etan, eta erakusketa berria eta urte honetako hitzaldien zikloa aurkeztuko dira. Gainera, bigarren industria iraultzak arlo elektrikoan eragin zituen aurrerapenek artelanak erreproduzitzeko orduan izan zuten garrantziaz hitz egingo da.
Jarduera doakoa da, eta edonori irekia. Itziar Martija Museoko teknikaria izango da hizlaria.