Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): Museoa etxetik

Irudia

Besteak

Euskal Herria Museoa

2020/03/25 - 2020/04/30

Erakusketa

#EGUZKILOREA

Ongi etorri Euskal Herria Museoa etxean, saiora. Elkarrekin gure ondarea ezagutu eta praktikan jarriko dugu. Hainbat gai jorratuko ditugu, ondoren, etxean egiteko erronka ezberdinak proposatuko dizkizuegu. Lehendabizikoa, #eguzkilorea:

 

1. atala, jakin-mina:

Euskal Herrian mito eta sinesmen ugari daude antzinako ohiturei lotuak; eta, orobat, ospakizun ugari daude egutegiko data jakinei lotuak. Badakizuenez Euskal Herria Museoko bigarren solairuko Sinesmenen gelan, horietako asko aurkitu ditzakegu.

Euskaldunon sinboloetako bat Eguzkilorea da. Denok ezagutzen dogu, baina zer da eguzkilorea eta nondik dator?

Eguzkilorea, Carlina acaulis kardo lehorraren Lorea. Euskal Herriko baserrien sarrerako atean jartzen den sinbolo tradizionala eguzkiaren irudikapen gisa. Honek izpiritu gaiztoak aldendu eta sartzea eragozten die. Aurrera Toti Martinez de Lezea idazlearen “Euskal Herriko Leiendak” liburuan oinarritutako bideoa!

BIDEO-IPUINA: EGUZKILORE

2.atala: Erronka

Eguzkilorearen istorioa eta bere kondaira ezagutu ostean, zuen etxean Eguzkilore bat egitea proposatzen dizuegu, zuen etxeko ateetan jarri ahal izateko.

Ikusten duzuenez, horretarako margoak, artaziak, kola eta plastilina horia bakarrik beharko duzue. Plastilinarik ez badozue, egin kartoizko borobil bat eta margoztu pintura horiarekin.

Eguzkilorearen hostoen plantilla bat jarri dizuegu, baina ez baduzue inprimagailurik etxean, egin zuen hosto propiak, guk egin dugun bezala. Gogoratu benetako hosto bakoitza desberdina dela, beraz animatu zuen hosto propioak egiten.

Igo zure Eguzkilorearen argazkia #ehmetxean hagstah-a erabiliz edo bidaliguzu Facebookeko mezulariaren bidez!

Ikusteko irrikatan gaude!

Facebook EHMGernika

Agiri asoziatuak

 

Egutegia

Egutegia
Iraila 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
<< Abu. Urr. >>

Aldundiaren Logoa