Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

EL POBAL (Muskiz): Día Internacional de los Bosques y Día Mundial del Agua

Irudia

Besteak

El Pobaleko Burdinola

2020/03/23 - 2020/04/30

Erakusketa

UDABERRIZ JANTZI GARA!

Urtegitik burdinolara, Barbadun ibaiertzean, museoak daukan berdegune emankor honetan, zuhaitz mota ezberdinak bizi dira elkarrekin. Seguraski, gehien liluratzen gaituen alea banbua da, sortu duen basoaren exotismoa eta xarmari esker. Baso honi, bertako beste espezie batzuk gehietzen zaizkio, haritza, gaztainondoa, intxaurrondoa edo haltza, adibidez. Eta exotikoak diren beste hainbat: palmondoa, Lawson altzifrea eta akazia beltza. Azken hauek, museoan dauden zuhatzik altuenak dira: bost metrotik gora!

Pasa dan asteburuan Basoen Nazioarteko Eguna eta Uraren Munduko Eguna ospatu dira. El Pobaleko Burdinolan, 2014. urtetik geroztik, egun biak asteburu berean ospatzen ditugu, burdinola eta errotarentzat, aurreindustriako jardueraren adibide esanguratsu hauentzat, ezinbestekoak baitziren biak. Egun horretan, urtegiraino hurbiltzen gara, banbu-basoan sartzen gara, kaskoak jantzi eta errotapea ezagutzen dugu, gure landare-bilduma osatzeko, zuhaitz berriak landatzen ditugu eta benetako txondorra batean, egur-ikatza nola lortzen den ikasteko aukera ere izaten dugu.

Eskatu ditugu, dagoeneko, fruta-arbola berri batzuk, orain dela urte gutxi hil zitzaigun madariondoaren ordez landatzeko. Hortaz, Basoak eta Ura ospatzeko, data berria jartzeko desiatzen gaude! Aurrekoetan bezala, zuekin partekatu nahiko genuke egun hori ...

Facebook @ferreriaelpobal

Twitter @elpobal

Instagram elpobal

Egutegia

Egutegia
Apirila 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
<< Mar. Mai. >>

Aldundiaren Logoa