Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

MUSEO DEL TXAKOLI - TXAKOLINGUNEA

Irudia

Besteak

2020/05/14

Jarduera berezia

MAHASTIAREN HAZKUNDE-ZIKLOA

Prozesu konplexu eta delikatu hau gutxi gorabehera martxoan hasten da, mahatsondoak bizia hartzen hasten denean. Martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran, tenperatura igotzen denean kimuen sorrera prozesua hasten da, ernamuinak agertzen hasten dira, eta horietatik hostoak eta mahats-mordo txiki-txiki eta kolore berde bizikoak jaioko dira, zeinek barietatearen arabera mahats-mordo horiek garai desberdinean jaioko dira. Udaberrian, apirilean eta maiatzean belar txarrak kendu eta mahatsadarrak aukeratzen dira. Ekainean mahatsondoa loratzen da, eta horri loraketaren etapa deitzen zaio.

Udaren hasieran, mahatsak orrigabetu egiten dira, eguzkiak errazago eragin dezan mahatsetan. Hauek heldu eta tamaina eta pigmentazioa aldatuz joango dira. Kolore-aldaketa esaten zaio une berezi horri. Mahats zuriaren kasuan, kolore berdetik hori zurbil samar batera pasatuko da eta mahats beltzaren kasuan gorri zurbil batera. Aurreko hilabeteetan pilatutako azidoak gutxitzen joango dira eta, aldiz, azukre kopurua handitu. Irailean egiten dira mahats-bilketaren aurreko kontrolak, eta, zonaldearen arabera, irailaren amaieran edo urrian mahats-bilketa egingo da. Negua iristean, hostotzatik askatzen da anduia, eta neguko atsedena hasten da, non landarea geldirik baitago.

Egutegia

Egutegia
Urria 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
<< Ira. Aza. >>

Aldundiaren Logoa