Museoak.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

 

Zalbidea

Zalbidea

Anterior

  • Zalbidea
  • Zalbidea
  • Zalbidea

Siguiente

Erakusketa

RIALIA- Industria Museoa

2020/09/08 - 2020/11/22

Erakusketa

Zalbidea

Roberto Zalbidea erakusketa hau antolatzen hasi baino egun batzuk lehenago hil zen. Erakustaldi honek bere sormenaren bilakaera islatu nahi du, hastapenak eta azkeneko kezkak. Bobby semearen kemena eta gogoa funtsezkoak izan dira atzera begirako antolatzeko.

Roberto Zalbidea Basterretxea (1956-2019) Santurtzin eman zuen haurtzaroa. Arrantzaleen herriak ateak zabaldu zizkion itsasoari, bizitza osoan lagun izan zuen atxikimendua. Mehatxu nuklearrak eta garai hartako giro oldakorrak eragin handia izan zuen hasierako etapan. Laster gai berriak, euskal mitologia eta kultura klasikoa kasu, jorratzen hasi zen eta Atlantidako kondairak interes handia piztu zion. Ezkerraldeko artista izanda, ezin izan zion paisaia industrialak sortzen zion lilurari ihes egin. Hori dela eta, 1980-ko hamarkadako burdinaren pinturaren erreferernte bihurtu zen.

Teknika eta xehetasun handiko margolaria, ikertzaile nekaezina izan zen. Bere azken etapan 3D betaurrekoekin ikusteko margolanak egin zituen. Bere ondarea zabala eta askotarikoa da; horren adibide dira Balmasedako murala, tamaina handikoa, eta Bilboko Erriberako merkatuaren aurreko arkupeak, edozein unetan bisitatu ditzakegunak.

Egutegia

Egutegia
Azaroa 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< Urr. Abe. >>

Aldundiaren Logoa