BARBIE, ZINEA ETA MODA
2020ko abenduaren 2tik 2021eko otsailaren 14ra
Barbie panpina Ruth Handlerrek sortu zuen 1959an, Mattel enpresaren fundatzaileetako batek, hain zuzen. Hasieratik bertatik oso arrakastatsua izan zen hala AEBetan nola mundo osoan. Modako jantzitegia eta modeloak aldatzeko osagarriak zituen lehen panpina zenez, egundoko arrakasta lortu zuen. Denboraren joanean bildumagai bihurtu zen. Izan ere, egun, panpina benetako artelantzat jotzen dute bai bere diseinuengatik bai bere modeloengatik.
Paloma Olmedo dugu urteetan zehar erakusketa osatzen duten 180 piezak eskuratzen aritu diren horietako bat. Piezok 40 film baino gehiagotan daude giroturik eta zinema-ekoizpen handietan gogangarri diren jantzi eta pertsonaien batez zinemaren historiari birpasa egin nahi izan diote. Batetik, lehengo filmak dakarzkigute gogora “Kleopatra”, “Haizeak eramana”, “Gosaria diamanteekin”, “Ozeko magoa”, kasu, eta bestetik gaur egungoak, “Eraztunen jauna”, “Karibeko itsaslapurrak”, “Gosearen jokoak” esaterako.