Azken alabak. Balcoko azken piezak

Azken alabak. Balcoko azken piezak

Erakusketa

RIALIA- Industria Museoa

2021/03/26 - 2021/06/13

Erakusketa

Martxoaren 26tik ekainaren 13ra

Alberto Salcedo eskultorearen "Azken Alabak, Balkoko azken piezak" erakusketa dugu ikusgai Rialia museoan. Erakusketak Galindo ibarreko B&W enpresaren memoria eta ondarea kontserbatzeko, errebalorizatzeko eta zabaltzeko asmoa du. Fabrika enblematiko horren azken aztarnak proiektu artistiko honetan berreskuratu eta berrerabili dira, industria eta arte garaikidea uztartu nahian.

Hogei bat eskultura daude ikusgai, guztiek emakume izena dutelarik, berreskuratutako eredu industrialetatik sortuak eta hainbat prozesuren bidez eginak: zeramikoak, 3Dko inprimaketakoak eta argizari galduko brontzezkoak.

Erakusketak ikus-entzunezko atal bat ere izango du: Babcock Wilcox fabrikaren ekoizpen-garaiko hainbat une eta azken aldiko desolazioa ikusi ahal izango dira aldi berean.

Erakusketak omenaldia egin nahi die, 1918an hasi eta 2011n desagertu arte, euskal enpresa enblematiko honetan jardun zuten langileei.

Artistak ondare industriala begirada berri batekin erakutsi nahi digu eta iragan gogor eta epikoarekin afektuak sortzen lagundu, iragan hori zoritxarrez gure begi aurrean ia konturatu gabe galtzen ari baikara.

Egutegia

Egutegia
Iraila 2024
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< Abu. Urr. >>

Aldundiaren Logoa