MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz): "Bereterretxeren kantoria"

Bereterretxe

Besteak

El Pobaleko Burdinola

2021/05/16

Jarduera berezia

Alabazan taldeko kidea den Bego Gómezek gitarraz kutsu epikoa duen Erdi Aroko istorio hunkigarri hau interpretatuko du eta Zuberoako lurretan izandako Bando Gerren testuingurura eramango gaitu.

Balada Pazko gau batean hasten da eta Mauleko alkatea zen Luis de Beaumontek, Ingalaterrako erregearen aginduz, Bereterretxe noble agaramontarrak Larraun zeukan etxea setiatu zuen. Istorioa garrantzi linguistikoa duten eta Erdi Aroko euskal iragana ezgutzeko iturri dokumentala diren hamabost estrofetan garatzen da.

Kantoria mendez mende ahoz helarazi zaigu Salaberryk jaso zuelako bere 1870. urteko “Chans populaires du Pays Basque” obran. XX. mendeko bigarren erdialdean ezaguna egin zen, Euskal Kanta Berria mugimenduaren baitan, Mikel Laboa abeslari ospatsuari esker.

Poema hau Bego Gomezen bizitzari estuki lotuta dago. Horregatik errezitaldi hunkigarri batez gozatuko dugu, oso berea den bertsio bat, aldi berean abestua eta kontatua.

Lekua: Muñatones gaztelua

Ordua: 12:00 (euskara eta gaztelera)

Doako jarduera. Erreserba egin behar da.

Egutegia

Egutegia
Abendua 2023
Al Ar Az Og Or Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
<< Aza. Urt. >>

Aldundiaren Logoa